Richard Tardits

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Tardits
Datu pertsonalak
Izen osoa Richard Tardits
Ezizena Le Sack
Jaio 1965eko uztailaren 30a
Biarritz (Lapurdi)
Posizioa Linebacker
Garaiera 1,88
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1985-1988
1990-1992
Georgia Bulldogs
New England Patriots

Richard Tardits (Biarritz, 1965eko uztailaren 30a)[1] amerikar futboleko eta errugbiko jokalari ohia da, NFLen aritzeko lehendabiziko euskalduna izanda.

Biografia [aldatu]

Biarritzen errugbian egiteari ekin zion Biarritz Olympique taldearekin, eta junior mailan Frantziako errugbi selekzioarekin aritu zen. Estatu Batuetara ikastera joan zenean, amerikar futbola ezagutu eta Georgia Bulldogs taldean linebacker aritu zuen. NFLko draftean Arizona Cardinalsek aukeratu bazuten ere, 1990ean New England Patriotsekin sinatu eta 27 partida jokatu zituen, horietatik 16 1991an.[2]

Frantziako amerikar futboleko selekzioan ere aritu zen.

Estatu Batuetan ez zuen errugbia utzi, eta NFLan ari zelarik, Mystic River Rugby Club taldean ere jokatu zuen. Estatubatuar bihurtu eta gero, 1999an, munduko errugbi txapelketan jokatu zuen Estatu Batuetako selekzioarekin. USA Eagles taldearekin 23 partida jokatu zituen.

Erreferentziak [aldatu]