Amezti.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fitxategi:Amezti logoa.png
Amezti aldizkariaren logoa Hizkuntza: Euskara Egoitza: Basaburua Koordinatzaileak: Itziar Perez Argomaniz eta Lur Gil Rey Kanpo Loturak: https://amezti.eus/

Amezti.eus[1] Nafarroa garaiko euskarazko Ultzamaldeko aldizkari digitala da  Ametza Kultur elkarteak kudeatzen duena Esan Erran irratia eta Pulunpe aldizkariarekin batera. Aldizkariak Basaburuan du bere egoitza eta bertan Basaburua, Ultzama, Anue, Atetz, Imotz, Lantz eta Odieta herrietako berriak egunero argitaratzen dira. Aldizkariaren koordinatzaileak Itziar Perez Argomaniz eta Lur Gil Rey dira.

Aldizkariak eskaintzen duen informazioa orotarikoa da eta bere ildo ideologikoa euskaltzale ezkertiarra da. Aldizkariak Ultzamaldeko eta Basaburuako zonaldeko herrietako edukia eta informazioa eskaintzen du. Beraz, herri horietako jendearentzat zuzenduta dago batez ere, baina edonor webgunean sartu eta edukiak ikus ditzake. Amezti.eus[1] aldizkariak berriak gai hauen arabera sailkatzen eta argitaratzen ditu: Gizartea, Hezkuntza, Ingurumena, Kirola, Kultura, Nekazaritza, Osasuna, Politika eta Udalak. Gai bakoitzean eskaintzen duten informazioa Ultzamalde eta Basaburuako zonaldekoa da.

Amezti.eus Tokikom sozietate mugatuaren bazkide da.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriez gain, aldizkariak zazpi atal ditu irakurleei zuzenduak. Batzuk informazioan zentratuta daude eta beste batzuk kontsumitzaileei zuzenduak dira.

Agenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan zonaldean programatuta dauden ekitaldiei buruzko informazioa eskaintzen dute, esaterako aurkezpenak, azokak, hitzaldiak, mendi martxak, proiekzioak eta tailerrak.

Argazki-galeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan berrietan publikatzen dituzten eta ekitaldietan ateratzen dituzten argazkiak ikusgai daude.

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honetan berriei buruzko bideoak eta ekitaldiei buruzko bideoak ikusgai daude baina horretaz aparte ere bideo musikalak eta umorezko bideoak ikusi daitezke.

Zorion-agurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan, kontsumitzaileek webgunean kontu bat sortuz gero bere lagunak edo familia-kideak zoriontzeko aukera dute. Hiru azpiatal ditu atal honek: Jaiotzak, ezkontzak eta urtebetetzeak.

Eskelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal hau eskualdeko biztanleentzako salmenta-gune gisa eskaintzen da, pisuak, autoak edota lursailak saltzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Ultzamaldeko albisteak - Amezti.eus» amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]