Basaburua
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; Zuberoako eskualdea gaitzat duena beste hau da: Basabürüa
|
Basaburua |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Basaburua | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea |
|
| Alkatea | Ricardo Arangoa Legarra (Bildu) |
|
| Herritarra | basaburuar | |
| Koordenatuak | 43°0′5″N 1°48′7″W / 43.00139°N 1.80194°WKoordenatuak: 43°0′5″N 1°48′7″W / 43.00139°N 1.80194°W | |
| Eremua | 82,87 km2 | |
| Garaiera | 545 m | |
| Distantzia | 34 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31866 |
|
| Biztanleria | 876 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 10,57 bizt./km² | |
Basaburua[1] Nafarroako iparraldean dagoen udalerri txiki eta euskalduna da. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 876 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Basaburua Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, Ultzamarekin; mendebaldean, Leitza eta Larraunekin; eta hegoaldean Imotzekin.
Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzarun, Igoa, Ihaben, Itsaso (1857ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), Jauntsarats (herriburua), Ola, Orokieta eta Udabe.
Basaburua Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide egin zen 2008an.
Klima eta landaredia [aldatu]
Basaburuko klima ozeaniar-atlantikoa da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, gehienak neguan eta udazkenean; egun euritsuak, berriz, 180 inguru dira urtean. Urteko batez besteko tenperatura 8º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm ingurukoak.
Klima atlantiarreko landaredia nagusi da. Bertan, pagoak dira zuhaitzik ugarienak (4.000 hektarea baino gehiagoko azalera). Pagoak, iparralde eta hegoaldeko mendietan hazten dira batez ere, baina herrigunetik gertu ere badaude. Haritzak, udalerri osoan hazten dira (765 hektarea), eta birlandatutako pinu lariziarrek 180 hektarea hartzen dituzte.
Ekonomia [aldatu]
Basaburuko Beruete kontzejuaren mugetan, Leitza eta Basaburu bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 | 2008 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.457 | 1.498 | 1.805 | 1.711 | 1.668 | 1.684 | 1.631 | 1.411 | 1.121 | 860 | 733 | 674 | 799 | 841 |
2008ko erroldaren arabera, bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Euskara [aldatu]
Basaburuko euskara tarteko hizkeratzat hartzen du Koldo Zuazo dialektologoak, hau da, haren iritziz, erdialdeko euskara edo gipuzkera eta nafarreraren artekoa da. Basaburua "Euskararen Kudeaketarako Ipar Nafarroako Mankomunitateko" kidea da.
Udalerriko euskal hiztunen kopurua gaur egun oso handia da, %70etik gorakoa.
Politika [aldatu]
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Juan Benito Alberro Goñi | EAE |
| 2011- | Ricardo Arangoa Legarra | Bildu |
Udal hauteskundeak [aldatu]
Basaburuko alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Juan Benito Alberro Goñi atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %4,20) eta boto zuriak 121 (%24,10). Abstentzioa %29,28koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Eusko Abertzale Ekintza | 381 | 7 |
2011n ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, kasu honetan Bildurena. Alkate Ricardo Arangoa Legarra izendatu zuten. Hauteskunde kanpainan Yolanda Barcinak Aizarotzen eman zuen mitinak polemika piztu zuen; Barcinak Nafarroako iparraldeko zenbait herritan alderdi espainolistek zerrendak osa ez ditzaten pairatzen omen dituzten presioak salatzeko asmoa zuen baina bisitaldiak kritikak jaso zituen[2].
Udaletxea [aldatu]
Basaburuko udaleko idazkaria, Imozko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Jasokunde kalea, z/g (Jauntsarats kontzejua)
Hedabideak [aldatu]
"Esan Erran Irratiak Basaburuan du egoitza.
Zerbitzuak [aldatu]
Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kide da Basaburua.
Basaburuar ospetsuak [aldatu]
- Patxi Telletxea (1964-), politikari abertzalea.
Erreferentziak [aldatu]
Bibliografia [aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XLIV, Iruñea, 1997. ISBN 84-235-1614-8
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen webgunea
- (Gaztelaniaz) Basaburuari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.
| Basaburua | ||
|---|---|---|
| Aizarotz | Arrarats | Beruete | Erbiti | Gartzarun | Igoa | Ihaben | Itsaso | Jauntsarats | Orokieta | Orokieta-Erbiti | Udabe-Beramendi | ||
| Ultzamaldeko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Anue • Atetz • Basaburua • Ezkabarte • Imotz • Lantz • Odieta • Olaibar • Ultzama |
||