Ultzama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako ibar eta udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ultzama (argipena).

Ultzama

 Nafarroa Garaia
Ultzamako bandera

Ultzamako armarria

Izen ofiziala Ultzama
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Ultzamaldea
Alkatea Francisco Pérez Arregi
(AU, eskuineko indep.)
Herritarra ultzamar
Koordenatuak 43°0′0″N 1°40′41″W / 43.00000°N 1.67806°W / 43.00000; -1.67806Koordenatuak: 43°0′0″N 1°40′41″W / 43.00000°N 1.67806°W / 43.00000; -1.67806

Maps of municipalities of Navarra Ultzama.JPG

Eremua 96,7 km2
Garaiera 542 m
Posta kodea 31797 - 31799
Biztanleria 1.698 bizt. (2012)
Dentsitatea 17,56 bizt./km²

Ultzama[1] Nafarroako iparraldean dagoen udalerria eta ibarra da, Iruñeko merinerrian kokaturik. Azalera 96,7 kilometro karratu eta 1.698 biztanle ditu 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Esnekiak (gazta eta gaztanbera) ekoizteagatik ezaguna, golf zelaia eta Orgiko hariztia ere ibarreko ikur nagusitzat ditu.

Hamalau herritan banatuta dago, Larraintzar guztien burua izanik.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzamak Urrotz, Beintza-Labaien, Oitz, Donamaria eta Baztanekin egiten du muga iparraldean, Lantz eta Anuerekin ekialdean, Atetz eta Odietarekin hegoaldean, eta Basaburuarekin mendebaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ultzamako Iraizotz kontzejuan, itsasoaren mailatik 550 metrora, Nafarroako gobernuak 1971n jarritako beste estazio meteorologiko bat dago.[3]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzamako ikuspegia.

Herri hauek osatzen dute: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Gerendiain, Ilarregi, Iraizotz, Larraintzar (herriburua), Lizaso, Suarbe, Urritzola-Galain eta Zenotz.

Leku izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koldo Mitxelenak uste zuen Ultzama toponimoa zeltako Uxamatik zetorrela. Hitz horrek lekurik altuena esan nahi du, eta esanahi hori ongi datorkio Ultzamari, zeren, Basaburuarekin batera, Nafarroako isurialde mediterraneoko ibarrik altuenak baitira. Euskal ahoskerak Uxama hori Ultzama bihurtuko zuen, Mitxelenaren ustetan, beste toki batzuetan Osma (Bizkaiko Mallabiako auzoan bezala) bihurtu zuen bitartean.

Erdi Aroan, Ultzama ibarra idazkietan izen ugaripean agertzen zen: Iozama, Utzama, Hutzama, Ucama edo Uzama, ustezko jatorrizko Uxama eta egungo Ultzamaren arteko eratorriak izango liratekeenak. 1366ko testu batean Urçama bezala agertu zen. Honek Jose Maria Satrustegi ur hitzarekin erlazionatzera eraman zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia bilakaera
1996 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
1 646 1 641 1 630 1 614 1 606 1 606 1 624 1 608 1 613 1 624 1 607
Iturriak: Ultzama eta Nafarroako Estatistika Institutua

2008ko erroldaren arabera, 59 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Ultzamako alkate kargurako Agrupación Ultzama (AU) eskuineko taldeko Francisco Pérez Arregi aukeratu dute. 2007an Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen taldeak, eta, hortaz, gehiengo osoa udalean; beste hirurak Nafarroa Baik eskuratu zituen. Baliogabeko botoak 80 izan ziren (emandako guztien %8,46) eta 23 boto zuri izan ziren (botoen %2,66). Abstentzioa %30,49koa izan zen.

Ultzamako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Ultzama 545 6
Nafarroa Bai 298 3


2011ko udal hauteskundeetan ere AU izan zen garaile eta Pérez Arregik alkate karguari eutsi egin zion. Urte horretan AUrekin lehiatu zen zerrenda bakarra Bildu (4 zinegotzi) izan zen.

Ultzamako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Ultzama 450 5
Bildu 373 4

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helbidea: San Pedro kalea, 8 (Larraintzar kontzejua)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Francisco Pérez Arregi AU
2011-2015 Francisco Pérez Arregi AU

Ultzamar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ultzama Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa


Ultzama
Escudo de Ultzama.svg
Alkotz | Arraitz-Orkin | Auza | Eltso | Eltzaburu | Gerendiain | Gorrontz-Olano | Ilarregi | Iraizotz | Larraintzar | Lizaso | Suarbe | Urritzola-Galain | Zenotz