Atetz
|
Atetz |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Atez | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Ultzamaldea |
||
| Alkatea | Francisco Javier Nuin Ibero (Atezko Herria, indep.) |
||
| Herritarra | ateztar | ||
| Koordenatuak | 42°56′22″N 1°42′35″W / 42.93944°N 1.70972°WKoordenatuak: 42°56′22″N 1°42′35″W / 42.93944°N 1.70972°W | ||
| Eremua | 26,40 km2 | ||
| Garaiera | 572 m | ||
| Distantzia | 19 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31867 |
||
| Biztanleria | 243 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 9,2 bizt./km² | ||
Atetz[1] Nafarroako udalerria da. Nafarroako udalerritik 19 kilometrora kokatzen da eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 243 biztanle ditu.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Atetz Iruñeko merindadearen iparraldean dago. Herriak, Ultzamarekin egiten du muga iparraldean, Imotzekin mendebaldean, Txulapainekin hegoaldean, eta Odieta udalerriarekin ekialdean.
Klima eta landaredia [aldatu]
Klima azpiatlantiar motakoa da, baina ohikoa baino hezeagoa (1.600mm baino euri gehiago batu daiteke urte batean batez beste). Tenperaturak 8 eta 10 gradu bitartekoak dira, uda epelak eta neguak hotzak direla. Urteroko egun euritsuak 120 eta 140 bitarte dira.
Udalerriaren jatorrizko zuhaitzak haritzak eta pagoak ziren. Haritzak herrigunean eta behealdeko ibarretan zeuden, eta gunerik menditsuenetan pagoak. Gizakiaren eragina dela eta, asko gutxitu zen zuhaitz horien azalera, eta gaur egun ugariagoak dira birlandaturiko pinu lariziar (Pinus nigra) eta alertzeak.
Herriak [aldatu]
Sei herrik osatzen dute Atetz: Aroztegi, Beuntza, Beratsain, Eguarats, Eritze eta Ziganda. Horrez gain, 5 etxagune ere baditu: Amalain (1857ko errolda arte udala izan zuena), Beuntza-Larrea, Egillor, Hiriberri eta Labaso.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 635 | 674 | 688 | 635 | 627 | 617 | 601 | 487 | 265 | 199 | 194 | 232 | 246 |
2008ko erroldaren arabera, bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Miren Egozkue Goldaratz | Hemengoak |
| 2011- | Atezko Herria |
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an Hemengoak (4 zinegotzi) herri ekimeneko Miren Egozkue Goldaratz atera zen Atezko alkate. Atezko Herriak zinegotzi bakarra lortu zuen. 4 boto zuri izan ziren (botoen %2,25). Abstentzioa %24,26koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Miren Egozkue Goldaratz (Hemengoak) | 92 | Bai |
| Jose Miguel Lopez Lista (Hemengoak) | 89 | Bai |
| Jose Aginaga Aldaregia (Hemengoak) | 88 | Bai |
| Gurutze Santxo Gaskue (Atezko Herria) | 83 | Bai |
| Maria Carmen Ziganda Ibarrola (Hemengoak) | 79 | Bai |
2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren eta egoera aldatu egin zen. Atezko Herriak 4 zinegotzi, Hemengoak zerrendak bakarra eta Agrupación Independiente Valle de Atez izenekoak bat ere ez.
Udaletxea [aldatu]
- HELBIDEA: San Migel Kalea, 1 (Eritze kontzejua)
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka Atezko Eritze kontzejuan. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Ikus, gainera [aldatu]
Bibliografia [aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. L, Iruñea, 1998. ISBN 84-235-1138-3
= Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Atezi buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- San Migel kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Atezko herriak | ||
|---|---|---|
|
Herriak: Aroztegi · Beratsain · Beuntza · Eguarats · Eritze · Ziganda |
||
| Ultzamaldeko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Anue • Atetz • Basaburua • Ezkabarte • Imotz • Lantz • Odieta • Olaibar • Ultzama |
||