Imotz
|
Imotz |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Imotz | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadeaa |
|
| Alkatea | Jose Angel Iturralde Bildarratz (Imotz Elkartuz) |
|
| Herritarra | imoztar | |
| Koordenatuak | 42°58′0″N 1°47′2″W / 42.96667°N 1.78389°WKoordenatuak: 42°58′0″N 1°47′2″W / 42.96667°N 1.78389°W | |
| Eremua | 42,21 km2 | |
| Distantzia | 30 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31869 |
|
| Biztanleria | 435 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 10,31 bizt./km² | |
Imotz[1] Nafarroako iparraldean eta Ultzamaldean kokaturik dagoen udalerria da, Iruñeko merinerriaren barruan. 43.2 kilometro koadroko azalera du, eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 435 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena[aldatu]
Imotz, Iruñeko merindadearen erdialdean dago, Nafarroako hiriburutik 30 bat kilometrora.
Herriaren udalerri mugakideak hauek dira: Basaburua eta Ultzama (iparraldean), Atetz (ekialdean), Txulapain eta Itza (hegoaldean) eta Arakil eta Larraun (mendebaldean).
Klima[aldatu]
Oskotzen, itsasoaren mailatik 562 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Herriak[aldatu]
Ondoko hauek dira Imotz udalerria osatzen duten herriak: Etxaleku (herriburua), Eraso, Goldaratz, Latasa, Muskitz, Oskotz, Urritza eta Zarrantz.
2006ko erroldaren arabera, ehun biztanle baino gehiago dituen herri bakarra Etxaleku da (116 biztanle).
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 993 | 1.002 | 1.100 | 1.089 | 1.105 | 1.085 | 1.102 | 979 | 602 | 462 | 432 | 407 | 427 |
2008ko erroldaren arabera, hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,23 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Euskara[aldatu]
Gaur egun eskualdeko udalerririk euskaldunenen artean dugu, biztanleen erdia baino gehiago da euskal hiztun (%64 1996an). Hori dela eta, foru legearen arabera, alde euskaldunean kokatuta dago.
Herriko euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazok tarteko hizkeratzat hartzen du, nafarreraren eta erdialdeko euskara edo gipuzkeraren artean dagoena.
Azpiegitura eta garraioak[aldatu]
La Muguiroarra autobus konpainiak Imozko Latasa eta Urritzako kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Aldatz - Lekunberri - Irurtzun - Berriobeiti - Iruñea
Politika[aldatu]
Udal hauteskundeak[aldatu]
2007an Nafarroa Baiko Marian Iribarren Aldaregia EAko kidea[3] aukeratu zuten alkate; alderdi horrek zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Beste hirurak Imotz Berri[4] edo Agrupación Independiente Nuevo Imotz eskuindarrak lortu zituen. Eusko Abertzale Ekintzako zerrenda baliogabetu egin zuten[5]. Baliogabeko botoak 75 izan ziren (emandako guztien %28,30) eta boto zuriak 6 (%3,16). Abstentzioa %33,75koa izan zen. Agintaldian zehar Iribarrenek alkatetza utzi eta Joaquín Garbisu zerrendakideak (baina kasu honetan Aralarrekoa denak[6]) hartu zuen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Nafarroa Bai | 97 | 4 |
| Imotz Berri | 87 | 3 |
2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak; Imotz Elkartuzek 4 zinegotzi, alkate bihurtu zen José Ángel Iturralde Bildarratz barne, lortu zituen eta NaBai 2011k 3.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Imotz Elkartuz | 135 | 4 |
| NaBai 2011 | 98 | 3 |
Udaletxea[aldatu]
Imozko udaleko idazkaria, Basaburuako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Doneztebe kalea z/g (Etxaleku)
Alkateak[aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-? | Marian Iribarren Aldaregia | Nafarroa Bai |
| ?-2011 | Joaquín María Garbisu Oraien | Nafarroa Bai |
| 2011- | José Ángel Iturralde Bildarratz | Imotz Elkartuz |
Bibliografia[aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XLIV, Iruñea, 1997. ISBN 84-235-1614-8
Ikus, gainera[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ [http.//www.euskoalkartasuna.org/upload/revista_alkartasuna/alkartasuna15.pdf EAren aldizkaria].
- ↑ Anulado un pleno de Imotz por carecer la oposición de informes, Diario de Navarra, 2011ko martxoaren 30a.
- ↑ Nafarroa Bairen webgunea.
- ↑ Aralarren webgunea
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Imotz ibarraren ahozko tradizioari buruzko liburuaren aurkezpena Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Imotzi buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Oskotz kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
| Imotz | ||
|---|---|---|
| Etxaleku | Eraso | Goldaratz |Latasa | Muskitz | Oskotz | Urritza | Zarrantz | ||
| Ultzamaldeko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Anue • Atetz • Basaburua • Ezkabarte • Imotz • Lantz • Odieta • Olaibar • Ultzama |
||