Amilasa
Wikipedia(e)tik
Amilasa almidoia eta gisako konposatuak hidrolizatzeko gauza den entzima da. Bi eratako amilasak bereizten dira, almidoiari eragiteko moduaren arabera: alfa-amilasa eta beta-amilasa. Lehenak destrina sortzen du almidoitik, eta horretatik abiatuta sortzen da maltosa. Pankreako urinean eta listuan aurkitzen da. Bigarrenak, berriz, maltosa sortzen du. Azken hau garagarraren maltan dagoen azukrea da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.