Amiralgoaren uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Papua Ginea Berriaren mapa, Amiralgoaren uharteak goian aurkitzen direlarik, gorriz nabarmenduak.
Admiralty Islands

Amiralgoaren (edo Almirantegoaren) uharteak Melanesiako Papua Ginea Berriko uhartedia da, Bismarck uhartedia osatzen duten uharte ugarietako 18 uharte, hain zuzen ere. Manus uharteak bezala ere ezagutzen dira, taldetxo honetako uharterik handienaren izenaren ondorioz. Uharte hauek, Papua Ginea Berria herrialdeko Manus Probintzia eratzen dute. Haien hedadura 2.100 kilometro koadrokoa da (horietako 1.600 Manus uharte nagusiari dagozkio). 32.713 biztanleko biztanleria dute. Hiriburua, Lorengau dute.

Izena Philip Carteret esploratzaileak eman zien 1767an.

[aldatu] Historia

Holandarrek 1616an hartu zituzten mendean uharte hauek. Gero, alemaniarren eskuetan egon ziren 1884an. 1914an, australiarrek okupatu zituzten.

Bigarren Mundu Gerran, Japoniak hartu zituen uharte hauek, eta Manus uhartean base bat ezarri zuen 1942an.

1944ko otsailak 29an, Douglas MacArthur jeneral estatubatuarrak zuzendutako Brewer Operazioan hartuak izan ziren. Estatubatuarrek, berehala eraiki zuten base bat, Ginea Berrian eta Filipinetan egin ziren ondorengo operazioetarako garrantzitsua izan zena. Ondoren, Australiaren kontrolpean geratu ziren, baina, egun, Papua Ginea Berriko lurraldeak dira.

[aldatu] Ekonomia

Koko-plantazioak eta perla-bilketa dira jarduera ekonomiko nagusiak.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Amiralgoaren uharteak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak