Amona (Muxika)

Koordenatuak: 43°17′21″N 2°41′08″W / 43.28910926°N 2.6855515°W / 43.28910926; -2.6855515
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Muxikako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amona (argipena)».
Amona
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°17′21″N 2°41′08″W / 43.28910926°N 2.6855515°W / 43.28910926; -2.6855515
Map
Demografia

Amona edo Amunaga (gaztelerazko grafia jada ez ofiziala)[1] Muxika herriko auzoa da, Gernikatik gertu[2], BI-635 errepidearen ondoan dago eta errepide honek Muxika uzten duen iparraldeko mugan. Oka ibaiak zeharkatzen du auzoa.

Auzoko baserrien artean, izen bat baino gehiago errepikatzen da: Luperiaga, Etxerre, Okana edo Okaranaga, Zubieta...[3]. Okana delako etxearen ondoan Okanabaso izeneko muino bat dago, sorgin kontuekin lotua, Jose Migel Barandiaranek jasotako alegien arabera. Inguru berean Peru eta Mari izena zuten bi gaztainondo ere baziren, antzinako ezkontza eta erosketa-tratuen lekuko gisako funtzio bat zeukatenak[2].

Inguruko zahar askok oraindik San Roman izenez ezagutzen dute auzoa[4], izen hau izan zuelako Amona izenera aldatu baino lehenago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Amona - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  2. a b «Muxikako Udala - Auzoak» Muxikako Udala 2009-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  4. «San Roman eta Ugarte arteko mugak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]