Busturialdea
|
Busturialdea-Urdaibai |
|
|---|---|
| Azalera | 282 km² |
| Biztanleria | 46.323 (2011) |
| Dentsitatea | bizt / km² |
| Udalerriak | Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta |
| Herririk handiena | Bermeo (17.078 biztanle) |
| http://www.busturialdeaurdaibai.com/ | |
Busturialdea[1] —ofizialki, Busturialdea-Urdaibai— Bizkaiko iparraldean eta erdialdean dagoen eskualdea da, Bermeo eta Gernika udalerri nagusiak dituena.
Urdaibai eremu naturalarekin bat egiten du geografikoki.Bizkaiko lurraldearen %12,7a hartzen du eta paper garrantzitsua bete izan du Bizkaiaren dinamizazioa eta antolamenduan, Gernikako Arbola bertan kokatzen baita.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Busturialdeak mugakide hauek ditu: iparraldean, Kantauri itsasoa; mendebaldean, Mungialdea; hegoaldean, Durangaldea; eta ekialdean, Lea-Artibai.
[aldatu] Herriak
Hurrengo herri hauek biltzen ditu eta herriok honako biztanleria dute (2011):
| Herria | Biztanleria | Lurraldea km² | |
|---|---|---|---|
| Ajangiz | 458 | 7,35 | |
| Arratzu | 389 | 10,34 | |
| Bermeo | 17.078 | 34,12 | |
| Busturia | 1.776 | 19,63 | |
| Kortezubi | 430 | 11,91 | |
| Ea | 896 | 14,17 | |
| Elantxobe | 423 | 1,85 | |
| Ereño | 263 | 10,67 | |
| Errigoiti | 557 | 16,42 | |
| Forua | 1.012 | 7,94 | |
| Gautegiz Arteaga | 879 | 13,57 | |
| Gernika-Lumo | 16.442 | 8,47 | |
| Ibarrangelu | 614 | 15,56 | |
| Mendata | 381 | 22,39 | |
| Morga | 411 | 17,6 | |
| Muxika | 1.477 | 50,02 | |
| Mundaka | 1.939 | 4,15 | |
| Murueta | 308 | 5,45 | |
| Nabarniz | 236 | 11,75 | |
| Sukarrieta | 354 | 2,3 |
[aldatu] Inguru naturala
Urdaibai biosferako natura erreserba Busturialdean dago, Bizkaiko kostaldean. Natura erreserbaren ardatza Oka ibaiak sortutako Gernikako itsasadarra da.
Sollube (686 m) da eskualdeko mendirik altuena.
[aldatu] Euskara
Busturialdean euskal hiztunen kopuru esanguratsua dago. Izan ere, UEMAko kidea da Bermeo, mankomunitatearen herririk handienetakoa. Bai eta Ajangiz, Arratzu eta Muxika herriak ere.
Eskualdeko bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da. Euskaldunen kopurua nahiko altua da eta Bermeoko herrigune garrantzitsuan esate baterako, euskaldunen kopurua %75,7koa da.
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Telebistak
[aldatu] Egunkariak
- "Busturialdeko Hitza" bertako egunkaria.
[aldatu] Aldizkariak
[aldatu] Irratiak
[aldatu] Argazki galeria
-
Umeen kolonia, Sukarrieta
-
Izaro uhartea
-
Laida hondartza, Ibarrangelu
-
Gaztelugatxeko Doniene eta Aketx uhartea, Bermeo
-
Gaztelugatxeko Doniene, Bermeo
-
Bermeoko portua
-
Bermeoko ikuspegi orokorra
-
Gernikako arbola
-
Europa Parkea, Gernika
-
Santimamiñe kobazuloa, Kortezubi
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878-1942), bertsolari muxikarra.
- Rafael Iriondo (1918-), futbolaria eta entrenatzaile gernikarra.
- Luis Villasante (1920-2000), apaiz eta euskaltzain gernikarra.
- Nestor Basterretxea (1924-), margolari, eskultore eta zinegile bermeotarra.
- Bitoriano Gandiaga (1928-2001), fraide eta idazle mendatarra.
- Jon Lopategi (1934-), bertsolari muxikarra.
- Manuel Leginetxe (1941-), kazetari eta idazle arratzuarra.
- Joan Mari Torrealdai (1942-), idazlea eta "Euskaldunon Egunkaria"-ren bultzatzailea.
- Edorta Jimenez (1953-), idazle mundakarra.
- Antonio Karmona Herrera (1968-), futbolari bermeotarra.
- David Seco (1973), ziklo-kroslari busturiarra.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegian Busturialdea (-a) izenarekin ageri da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) Busturialdea-Urdaibai
- (Euskaraz) Busturialdeko Hitza
- (Euskaraz) Busturialdeko esakerak
|
|||||||
|
|||||||||||||||||||||||||