Andrei Andreievitx Gromyko
Wikipedia(e)tik
Andrei Andreievitx Gromyko Sobietar politikaria (Starye Gromyki, 1909 - Mosku, 1989). Diplomaziako karguak izan ondoren, Dumbarton Oakseko bileran sobietarren ordezkari nagusia izan zen, eta Nazio Batuen Erakundearen sorrera prestatu zuen. Sobietar Batasuneko ordezkari iraunkorra izan zen Segurtasun Kontseiluan (1946-1948). Atzerriko ministro orde eta Ingalaterran enbaxadore izan ondoren, 1957an Sobietar Batasuneko Atzerriko ministro izendatu zuten. 1973an Politburoan sartu (1988an baztertu zuten) eta Sobiet Goreneko Presidiumeko lehendakari izendatua izan zen (1985-1988).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
