André Previn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:30, 21 maiatza 2015
André Previn
André Previn
André Previn 2012an
Datu pertsonalak
Jaio 1929ko apirilaren 6a
Berlin (Weimarko Errepublika)

André Previn, jaiotza izena Andreas Ludwig Priwin (Berlin, 1929ko apirilaren 6a), alemaniar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria da. Alemanian jaioa, Ameriketako Estatu Batuetako herritartasuna du, bere familiak (judua izaki) Alemania Nazitik herrialde hartara ihes egin baitzuen 1939an.

Bizitza

Berlingo eta Parisko kontserbatorioetan ikasi ondoren, pianista- eta orkestratzaile-lanetan hasi zen. 1951n, orkestra-zuzendaritzako ikasketak egin zituen Pierre Monteuxekin San Frantziskon eta, gero, zuzendari-aurkezpena egin zuen Saint Louisen. Zuzendari-lanetan aritu izan da orkestra askotan. Houstongo orkestra sinfonikoan (1967-1970), Londresko orkestra sinfonikoan (1969-1979); Pittsburgheko orkestra sinfonikoan (1976-1984); Londresko orkestra filarmonikoan (1985-1986); eta Los Angelesko orkestra filarmonikoan (1984) jo zuen. Sinfonia bat, kontzertuak, ganbera-musika eta abestiak idatzi ditu.

Erreferentziak