Anfiteatro Castrense
Wikipedia(e)tik
Anfiteatro Castrense delakoa, latinez Amphiteatrum Castrense, Erroman III. mendean eraikitako anfiteatro bat da, Santa Croce in Gerusalemme elizatik gertu. Koliseoa eta Ludus Magnusarekin batera, Erroman kontserbatzen diren anfiteatro bakarrak dira.
[aldatu] Deskribapena
Forma eliptikoduna, anfiteatroak 88 metroko luzera eta 75,80 metroko zabalera du. Anfiteatro Castrensea, gehienbat, adreiluz eraiki zen, ziuraski Heliogabalo enperadorearen erregealdian, 3 solairu dituelarik, horietatik, lehena eta bigarrenaren zati bat baino kontserbatzen ez direlarik. Aurelianoren erregealdian, Aurelianoren Harresiak eraikitzean, anfiteatroa, aipaturiko harresi horietara bildua izan zen, kanpoaldeko arku hilarak itsutuz.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez)(Italieraz)Anfiteatroaren argazki ezberdinak