Anfiteatro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erromako Koliseoa, Italia.

Anfiteatro hitza antzinako grezieratik dator, ἀμφιθέατρον ('amphitheatron') edo "antzokia harearen inguruan". Zibilizazio erromatarrean leku publiko bat zen espektakuluak zein jokoak egiteko. Jokoak bi motatakoak ziren:

  • munera: gladiadoreen arteko borrokak
  • venationes, animalien arteko borrokak

Eraikuntza hauek erromatarrek propio sortutakoak dira Kristo aurreko bigarren mendean; beste zibilizazioetan ez dugu hauen aurrekaririk aurkitu. Anfiteatro zaharrenak Etrurian eta Campanian eraiki ziren.

Anfiteatroak zirkularrak ziren eta harea eta inguruko gradak bereizi zituen. Lau aldetan banatzen ziren:

  • foro berezi bat autoritateentzat
  • behekoa: senatarientzat eta goi karguentzat
  • erdikoa: pleberako
  • goikoa: emakumeentzat eta eskubide gabeko pertsonentzat.

Antzokiak eta Erromatar zirkuak desberdinak ziren bai formaz baita ere funtzioez. Antzokiak zirkuluerdiko forma zuen eta antzezlanak antzezteko erabiltzen zen. Zirkua, aldiz, eliptikoa zen eta lasterketak egiteko erabiltzen zen.

Anfiteatro ezagunena, zalantzarik gabe, Erromako Koliseoa, Italia da. Haren benetako izena, latinez, Amphitheatrum Flavium zen.

Eduki-taula

Antzinako anfiteatroak [aldatu]

Lehenengo anfiteatro finkoa Pompeian eraiki zen, K.a.70 urtean; Pompeian bertan aurkitutako inskripzio batek horrela adierazten du. Erroma hiriko lehendabizikoa Estatilio Tauro anfiteatroa izan zen, K.a.29an eraikia. Dena dela, ezagunena Erromako Koliseoa edo "Flavio anfiteatroa" da; izena Flavia dinastiak eraikitzeko agindua eman zuelako datorkio. Zehatz-mehatz Vespasianok eman zion hasiera eta Tito haren semea bukaera eman zion. Eraikuntza hauek tamainu oso handiak zituzten.

Erromatar anfiteatroen katalogoa [aldatu]

Tarragonako Anfiteatro erromatarra.

Ondo kontserbatuta gutxienez 75 anfiteatro inguru ezagutu dira orain arte, Inperio Erromatarraren eraginpean eraikiak.

Albania [aldatu]

Alemania [aldatu]

Aljeria [aldatu]

  • Cherchell, antzinako Caesarea Mauritaniae.
  • Lambaesisko aztarnategia, Tazoult-Lambèze inguruan.
  • Tipasa aztarnategia, kostaldean.

Austria [aldatu]

  • Petronell, antzinako Carnutum.
  • Zollfeld ( Maria Saal ), la antzinako Virunum. Gladiadoreen eskola zen.

Bulgaria [aldatu]

Kroazia [aldatu]

Espainia [aldatu]

Antzinako Capuaren Anfiateatroa.

Frantzia [aldatu]

Grezia [aldatu]

Hungria [aldatu]

  • Aquincum, egungo Budapest: bi anfiteatro, bata zibila, bestea militarra.
  • Brigetio, egungo Szőny

Italia [aldatu]

Katalunia [aldatu]

Libia [aldatu]

Maroko [aldatu]

  • Lixusko aztarnategia, Larachetik gertu.

Suitza [aldatu]

Tunisia [aldatu]

Aljerian, Tipasako Anfiteatroa.

Turkia [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Amphitheatre