Angersko gaztelua
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Hegoaldeko harresiaren ikuspegi orokorra. |
||||
| Herria | Angers, Maine-et-Loire | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 47°28′12″N 0°33′36″W / 47.47°N 0.56°WKoordenatuak: 47°28′12″N 0°33′36″W / 47.47°N 0.56°W | |||
| Garaia | XVI. mendea | |||
Angersko gaztelua (frantsesez Château de Angers) edo Anjouko dukeen gaztelua (château des ducs d'Anjou) Frantziako Maine-et-Loire departamentuko Angers hirian dagoen gaztelu bat da. Antzinako erromatar hondakinen gainean eraikia, IX. mendetik aurrera Anjouko kondeen agindupean izan zen. XII. mendean, plantageneten Angevinar Inperioaren zati bat izan zen. 1204an Filipe II.a Frantziakoak eskualdea konkistatu zuen eta bere iloba zen Luis IX.ak gaztelua berreraiki zuen.
Guztira 600 metroko harresiak eta 25.000 m² azalera ditu. 1875ean Frantziako monumentu historikoen zerrendaren barnean kokatu zuten.
| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |