Anthony Ashley Cooper (Shaftesburyko III. kondea)
Wikipedia(e)tik
Anthony Ashley Cooper (Londres, 1671ko otsailaren 26a - Napoli, 1713ko otsailaren 4a) ingeles politikaria eta filosofoa. Izen bereko kondearen eta Ingalaterrako deista nagusiaren biloba. Lockeren ikasle izan zen, eta geroago haren babesle. 1695-1702. urteetan Parlamentuko kide izan zen. Shaftesburyren ustetan, gizakiak onaren eta gaizkiaren sena du, eta horrek ontasunera gidatzen du, berekoikeriatik aldenduz. Pentsaera eta politika askatasunaren aldeko izan zen. Bere idatzi nagusiak Characteristics of Men, Manners, Opinions, Times (1711) lanean bildu zituen. Berehalako eragina izan zuen Europan; Shaftesburyren lanen itzulpenen bitartez ingeles deismoaren erakutsiak Alemanian zabaldu ziren.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.