Antietamgo gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antietamgo gudua
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Battle of Antietam by Thulstrup.jpg
Antietamgo gudua, Thure de Thulstrup-en margolana, Dunkerko elizatik hurbil jazotako burdinezko brigadaren karga irudikatuz.
Data 1862ko irailaren 17a
Lekua Sharpsburg udalerritik hurbil, Maryland
39°28′24″N 77°44′41″W / 39.47333°N 77.74472°W / 39.47333; -77.74472Koordenatuak: 39°28′24″N 77°44′41″W / 39.47333°N 77.74472°W / 39.47333; -77.74472
Emaitza Taktikoki amaitugabea. Batasunaren garaipena
Gudulariak
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak CSA FLAG 28.11.1861-1.5.1863.svg Estatu Konfederatuak
Buruzagiak
George B. McClellan Robert E. Lee
Indarrak
75.500 38.000
Galerak
12.401
(2.108 hildako, 9.540 zauritu, 753 atzemanak/desagertuak)
10.316
(1.546 hildako, 7.752 zauritu, 1.018 atzemanak/desagertuak)

Antietamgo gudua, Hegoaldean Sharpsburgeko gudua izenez ezagunagoa (ingelesez Battle of Antietam edota Battle of Sharpsburg) Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan zehar jazotako gudua izan zen. 1862ko irailaren 17an Maryland estatuko Sharpsburg udalerritik hurbil eta Antietam Creek errekan Batasuna eta Konfederazioaren gudarosteak elkar borrokatu ziren, gerra hartan Iparraldeko lurraldean jazo zen lehenbiziko gaztazka militar handia izan zen, Marylandeko kanpainiaren barnean burutu zelarik. Batasunaren gudarostea George B. McClellan jeneralaren agindupean borrokatuz zen, aldiz Konfedetaruena Robert E. Lee jeneralarena.

AEBtako historia guztiko egun bakarreko gudu odoltsu eta hilgarriena izan zen, denera egun bakarrean 22.717 lagun hil, zauritu edo desagertu zirelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antietamgo gudua