Robert E. Lee
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Robert Edward Lee | |
| Jaio | 1807ko urtarrilaren 19a | |
| Hil | 1870eko urriaren 12a (63 urte) |
|
| Bikotekidea | Mary Anna Custis Lee (1808–1873) | |
Robert Edward Lee (Stratford House, Virginia, AEB 1807ko urtarrilaren 19a - Lexington, Virginia, AEB 1870eko urriaren 12a) militar estatubatuarra izan zen. West Pointen ikasketak egin eta Mexikoko kanpainan borrokatu ondoren (1847), West Point-eko komandante izendatu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Konfederazioaren alde parte hartu zuen eta euren buru egin zuten. Gainera, gerrako estrategarik handienetakoa izan zen. Hainbat garaipen sonatu lortu ondoren (Richmond, Fredericksburg, Chancellorsville), Washington hirirantz abiatu zen, baina Gettysburgo gudua galdu eta Richmonden setioa ezarri zioten. Defentsa gogorra antolatu bazuen ere amore eman behar izan zuen 1865ean. Gerra ostean ere Hegoaldeko kausa galduaren ikur bilakatu zen.
Kanpo loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.