Antipoda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antipoden mundu mapa. Gorriz, ohiko mapa, eta, horiz, dagozkion antipodak.
Lurraren irudikapena eta bere antipodak

Antipodak, geografian (grezierazko anti = kontrakoa, eta pous = oina), Lurreko toki batekiko, diametralki kontrakoa den tokia da, hau da, lehen toki horrengandik, urrutien dagoen lurrazaleko tokia. RAEren arabera, antipoda bat, beste pertsona batekiko, diametralki kontrako tokian bizi den pertsona da.

Deskribapen matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren forma, esfera edo esferoide batetik gertu badago, koordenatu geografikoetan (latitudea eta longitudea) (θ, φ) kokatutako toki baten antipoda (θ ± 180°, −φ), edo (−θ, φ ± 180º) bezala idatz daiteke.

Bi puntu horiek elkartzen dituen lerro zuzenak, planetaren erdialdea zeharkatzen du, eta, bien arteko ibilbiderik laburrena, lurrazalean, 20.000 kilometrokoa izango da, lurreko zirkunferentzia erdi baten luzera.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antipoda Aldatu lotura Wikidatan