Apolonio Pergakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau geometrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apolonio».

Apolonio Pergakoa[1] (antzinako grezieraz: Ἀπολλώνιος; Perga, K. a. 262-K. a. 190 inguru) greziar geometrialari bat izan zen, Sekzio konikoez izeneko bere lanagatik ospetsua izan zena. Apolonio izan zen elipse, parabola eta hiperbola izena eman ziena hala ezagutzen diren irudiei.

Berari ematen zaizkio, baita ere, orbita eszentrikoen hipotesia edo epizikloen teoria, planeten irudizko mugimendua eta Ilargiaren abiadura aldagarria azaltzeko.

Geometriari buruzko bere lan zabalak sekzio konikoei eta kurba lauei buruz eta hauen azaleren koadraturari buruzkoak dira. Bere lan guztia zortzi liburutan bildu zuen eta Geometrialari Handi ezizenarekin ezagutua izan zen.

Apolonioren problema bezala ezagutzen den emandako hiru zirkuluren zirkunferentzia tangenteak aurkitzearen problema proposatu eta ebatzi zuen. Gaur egun galduta dagoen bere Tangentziak edo Loturak lanean, agertzen da, Pappus Alexandriakoari esker ezagutzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apolonio Pergakoa Aldatu lotura Wikidatan