Kuku-belar
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kuku-belarra
|
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
Kuku-belarra (Aquilegia vulgaris) aquilegia generoko espezie bat da, Ranunculaceae familiakoa, jatorriz Europako eta Asiako zona epeletakoa.
[aldatu] Ezaugarriak
Landare belarkara da, bizikorra eta adarkatua, 35-150 cm ingurukoa. Zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo gutxi izaten dituzte. Hostoak berde ilunak dira, behealdekoak handiak eta txortendunak, goialdekoak hirugingildunak. Lore-zurtoina zuzena da, 3-6 cm ingurukoa, eta bertan hainbat lore handi sortzen dira taldekatuta. Loreak urdin bioleta izaten dira, inoizka zuriak, eta 5 ezproi gakodun, petalo-itxurako sepaloak eta estaminodio kamutsak dituzte.
- Ugaltze organoak:
- Infloreszentzia-mota. Zima uniparo helikoidea
- Sexu-banaketa: hermafrodita
- Polinizazio-mota: entomogamoa
- Loraldia: maiatzetik uztailera
- Hazia:
- Fruitu mota: folikulua
- Barreiatze-mota: epizookoroa
- Banatze-area: eurasiatikoa. Toki heze eta freskoetan sortzen dira, baso, belardi, erreka-ertz nahiz areketan, 0-1300m tartean.
[aldatu] Erabilpena
Antzina sendabelar gisa erabili zen: eskorbutoaren kontra, janguraren estimulatzaile, diuretiko, sudorifiko; baina, egun erabiltze mugatua du, pozoitsu egiten duen azido zianhidrikoa duelako.
[aldatu] Argazkiak