Kuku-belar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Aquilegia vulgaris
Kuku-belarra
Kuku-belarra


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Ranunculales
Familia: Ranunculaceae
Azpifamilia: Isopyroideae
Generoa: Aquilegia
L.
Espeziea: A. vulgaris
Aquilegia vulgaris

Kuku-belarra (Aquilegia vulgaris) aquilegia generoko espezie bat da, Ranunculaceae familiakoa, jatorriz Europako eta Asiako zona epeletakoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare belarkara da, bizikorra eta adarkatua, 35-150 cm ingurukoa. Zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo gutxi izaten dituzte. Hostoak berde ilunak dira, behealdekoak handiak eta txortendunak, goialdekoak hirugingildunak. Lore-zurtoina zuzena da, 3-6 cm ingurukoa, eta bertan hainbat lore handi sortzen dira taldekatuta. Loreak urdin bioleta izaten dira, inoizka zuriak, eta 5 ezproi gakodun, petalo-itxurako sepaloak eta estaminodio kamutsak dituzte.

  • Ugaltze organoak:
    • Infloreszentzia-mota. Zima uniparo helikoidea
    • Sexu-banaketa: hermafrodita
    • Polinizazio-mota: entomogamoa
    • Loraldia: maiatzetik uztailera
  • Hazia:
    • Fruitu mota: folikulua
    • Barreiatze-mota: epizookoroa
  • Banatze-area: eurasiatikoa. Toki heze eta freskoetan sortzen dira, baso, belardi, erreka-ertz nahiz areketan, 0-1300m tartean.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina sendabelar gisa erabili zen: eskorbutoaren kontra, janguraren estimulatzaile, diuretiko, sudorifiko; baina, egun erabiltze mugatua du, pozoitsu egiten duen azido zianhidrikoa duelako.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aquilegia vulgaris

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Kuku-belar