Argishti I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Argishti I.a Urartuko antzinako erresumako seigarren errege ezaguna izan zen. K. a. 785etik K. a. 763 arte gobernatu zuen.

Urartueraz Argištiše deitzen zen, eta, armenieraz Արգիշտի (Argishti).

K. a. 782an, Erebuni gotorlekua sortu zuen, ondoren, Erevan bihurtuko zena, Armeniako gaur egungo hiriburua.

Menuaren seme eta oinordekoa, bere aurrekoek eginiko konkistak jarraitu zituen. Asiriaren aurka garaile, Siriaren iparraldeko zatia konkistatu eta, Urartu, hititen ondorengo Ekialde Hurbileko estaturik boteretsuenean bihurtu zuen. Bere erresuma, Sevan lakutik iparraldera ere hedatu zuen, Diauehi eta Araraten zati handi bat konkistatuz. Erebuni gotorlkeua, K. a. 782an eraiki zuen, eta, Argishtikhinilikoa K. a. 776an.

Hizkuntzalariren batzuk, Argištiše izenak etimologia indoeuroparra duela uste dute (armeniarra, frigiarra edo, luvitarra). Armenierazko արեգ (areg transliteratua) "eguzki jainko", "Eguzkia", grezierazko Άργέστης (dizdiratsua), sanskritozko ariuna (zilarrezkoa) eta latinezko argentum (zilarra)rekin alderatzen dute.


Aurrekoa
Menua
Urartuko erregea
K. a. 785-K. a. 763
Ondorengoa
Sardur II.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argishti I.a Aldatu lotura Wikidatan