Armeniako Errepublika Demokratikoa
|
Armeniako Errepublika Demokratikoa |
|||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1918 – 1920
Errepublika |
|||||||||
|
|
|||||||||
| Independentzia | 1918ko maiatzaren 28a | ||||||||
| Erevanen erorrera | 1920ko abenduaren 2a | ||||||||
| Hiriburua | Erevan | ||||||||
| Hizkuntza(k) | Armeniera | ||||||||
| Erlijioa | Armeniar Eliza Apostolikoa | ||||||||
| Eremua | 70.000 | ||||||||
| Biztanleria | 1.300.000 (+300.000 otomano armeniar) | ||||||||
| Dirua | Armeniar errubloa | ||||||||
|
|||||||||
Armeniako Errepublika Demokratikoa (armenieraz: Հայաստանի Դեմոկրատական Հանրապետութիւն, Hayastani Demokratakan Hanrapetut’yun; batzuetan Armeniako Lehen Errepublika) Armeniako lehenengo errepublika modernoa izan zen. Errepublika lehenago Errusiar Inperioako Ekialdeko Armeniako lurraldean eratu zen, 1917ko Errusiar Iraultzaren ostean. Gobernuko buruak Armeniar Federazio Iraultzailetik zetozen batez ere. Sortu zenean, Georgiako Errepublika Demokratikoa zuen mugakide iparraldean, Otomandar Inperioa mendebaldean, Persia hegoaldean eta Azerbaijango Errepublika Demokratikoa ekialdean.
Sorreratik bertatik, barne eta kanpo arazo ugari izan zituen Armeniako Errepublikak. Herritar asko armeniar errefuxiatuak ziren, armeniar genozidiotik ihesi etorriak. Horrek arazoak sortu zituen Otomandar Inperioarekin, herrialdera sartu eta guztiak erail nahi zituelako. 1920an, Sobietar Errusiaren eta Mustafa Kemal Ataturkek gobernatutako Turkiaren arteko liskarren ondorioz, herrialdea banatu eta desagertu zen.