Sobietar Batasunaren desegitea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sobietar Batasunaren desegitea herrialde haren ekonomia, egitura soziala eta politikoa desegin zituen prozesua izan zen. 1991ko abenduaren 25ean Gobernu Federala desegitea eragin zuen, eta Sobietar Batasuneko kide ziren errepubliken independentzia. Hauek izan ziren estatu berriak:

Hainbat hamarkadaz, SESBek garapen militarra bultzatu zuen ekonomia ahaztuz eta ez zegoen hazkunde ekonomikorik. Huts egindako erreformen saiakerek, ekonomia geldiak eta Afganistango gerrak arrenkura sortu zuten biztanlerian, batez ere Errepublika Baltikoetan eta Ekialdeko Europan. Mikhail Gorbatxoven erreformak egiteko saiakerak, perestroika eta glasnost izenekoak, Moskuko gobernuaren aurkako kritikak sortu zituzten. Gainera, 1985ean eta 1986an petrolioaren prezioa jaitsi eta ale erosteko behar zituzten dibisak desagertu ziren[1]. Errepublika batzuetan nazionalismoa berpiztu zen, independentziaren aldeko ahotsak ugarituz.

1991ko abuztuan estatu-kolpea porrot egin ondoren, ustekabean lasterragotu ziren gertakariak. Gorbatxovek abenduaren 25ean dimititu zuen,[2] eta hurrengo egunean Sobiet Nagusiak batasunaren desegitea onartu zuen[3], Errusia nazioartean bere ordezkaria izanik[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Artikulu hau Sobietar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.