Arrano Beltza
- Artikulu hau euskal ikurrari buruzkoa da; hegaztia gaitzat duena beste hau da: Arrano beltz
Arrano beltza Nafarroako ikur zahar bat da, arrano beltz bat hondo hori baten gainean ageri duena. Zenbait euskal herritar abertzalek Euskal Herriaren sinbolotzat darabilte; eta zenbait espainiar falangistek, berriz, Espainiaren sinbolotzat.[1]
Arrano beltzaren ikurrak XII. mendeaz geroztik Nafarroako erregeek beren zigiluetan erabilitako arrano irudia du oinarri; zehazki esanda, Antso VII.a Azkarrak XIII. mendearen hasieran erabilitako zigiluan ageri den arrano irudia.[2] Izan ere, nafar errege haiek beren menpe izan zituzten euskal hiztunen lurralde guztiak edo gehienak behintzat (ez dago garbi Pirinioez iparraldeko euskal lurralde guztiak beren menpe izan ote zituzten; eztabaida biziak dituzte historialariek gai horretan). Hainbat eusko abertzalerentzat, erreinu hura euskal hiztun guztien lurraldeak bateratu eta euskal estatu independente bat sortzeko lehen saiakera izan zen. Aitzitik, hainbat espainiar nazionalistentzat, espainol nazioa sortzeko saiakera izan zen.
[aldatu] Musikan
Arrano beltza Mikel Laboa kantari eta musikagile pasaitarraren abestia ere bada, geroago Negu Gorriak taldeak bertsionatua. Abestiaren zati batek honela dio:
- Arrano beltzarekin joan ziren
- joan joan
- Jaengo Navas de Tolosara
- Nafarrak
- eta kate kateekin itzuli etxera.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Oihana Llorente: «La Ertzaintza deja que el «cara al sol» suene en Donostia y acalla la protesta», Gara, 2008-03-02.
- ↑ Bernardo Estornés Lasa: «Águila negra / Arrano beltza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.