Arroka magmatiko bolkaniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arroka bolkanikoa

Arroka magmatiko bolkanikoak edo soilik arroka bolkanikoak, ur azpian edo lur gainazalean hoztutako labaz sortutako arrokak dira.

Arroka bolkanikoek, testura porfirikoa izaten dute, fenokristalak pikor oso fineko ore batez inguraturik, oro har, mikroskopikoa. Sarritan, ezaugarri bezala, beira (formarik gabeko materia) izaten dute, euren hoztea oso azkarra delako. Oso ohikoak dira fluido ehundurak eta gas ihesaren ondorioz sortutako burbuilak.

Arroka bolkanikoak, laba koladak eratuz kristalizatzen dira (laba-laster solidotuak) edo piroklastoak, arroka hauek, silize, gas eta beste fluido batzuen kopuru txikia duten magma basikoetatik datoz.

Arroka bolkanikoen adibide batzuk, erriolita, dazita eta andesita dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroka magmatiko bolkaniko Aldatu lotura Wikidatan