Laba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laba isurkaria Hawaiin.
Laba iturria.

Laba erupzio batean sumendi batek jariatutako arroka urtua da. Labak magman du jatorria, planeta barnean eratzen dena lurrazala baino geruza sakonagoetan.

Behin azaleratzean, laba 700-1.200 Â°C arteko isurkaria da, ura baino 100.000 aldiz biskosoagoa izan daitekeena. Gainera, distantzia handian zehar isur daiteke hoztu eta gogortu baino lehen, dituen ezaugarri tixotropikoak direla-eta[1][2]. Hoztean arroka bolkanikoak eratzen ditu, hala nola, basaltoak. Arroka plutonikoekin batera arroka igneoen taldea sortzen dute.

Laba eta beste erupzio materien metaketak (bonbak, lapilliak eta errautsak batez ere) sumendien konoa eratzen dute. Honen itxura labaren biskositatearen eta gas edukiaren araberakoa da.

Laba italierazko (edo napolierazko) lava hitzetik dator, eta hau seguru asko latinezko labes hitzetik, "erori", "irrist" esanahiarekin. Lehen aldiz Francesco Seraok erabili zuen idatzi labur batean 1737an izandako Vesuvio mendiaren erupzio bat deskribatzean.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneoak, labak eratzen dituenak, hiru mota kimikotan sailkatu daitezke: felsikoa, andesitikoa eta mafikoa (lau ultramafikoa kontutan hartzen bada). Sailkapen hau kimikoa da, baina labaren osagai kimikoak zerikusi handia du magmaren tenperaturarekin, biskositatearekin eta erupzio motarekin.

Laba felsikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laba felsikoak (edo silizikoa), adibidez erriolitak edo dazitak, depositu piroklastikoekin erlazionatuta daude eta labazko orratzak, kupulak eta isuriak eratu ditzakete. Laba silizikoagoak isuri guztiz biskosoak dira. Biskositate eta sendotasun handia osagai kimikoen araberakoa da, silize, aluminio, potasio, sodio eta kaltzio kopuru handia baitute. Osagai hauek likido polimerizatu bat sortzen dute, aberatsa feldespato eta kuartzoan, beste magma motek baino biskositate handiagoa sortuz. Magma felsikoak behe tenperaturatan azaleratzen dira, 650-750 Â°C tartean.

Laba andesitikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laba andesitikoak silize eta aluminio kopuru txikiagoa dute, baina magnesio eta burdina gehiago dute. Laba mota honek andesita kupulak eta bloke labak eratzen ditu, ohikoak Andeetan. Felsikoek baino aluminio eta silize gutxiagokoak, normalean beroago azaleratzen dira (750-950 Â°C tartean), eta ez dira hain biskosoak. Tenperatua handiek lotura polimerizatuak suntsitzen ditu, egoera fluidoagoak sustatuz.

Laba mafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laba mafikoek edo basaltikoek burdina eta magnesio kopuru handiak dituzte eta 950 Â°C baino tenperatura handiagoan azaleratzen dira. Gainera, aluminio eta silize kopuru txikiak dituzte. Osagai kopuru hauek polimerizazioa ahultzen dute. Tenperatura handia dela-eta, biskositatea nahiko txikia da, nahiz eta ura baino milaka aldiz biskosoagoa izan. Laba basaltiko gehienak ʻAʻā edo Pāhoehoe motakoak dira.

Laba ultramafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laba ultramafikoak magnesio ugarikoak dira (%18 magnesio oxidoa) eta 1600 Â°C tenperaturan azaleratu direla uste da. Tenperatura honetan ez da polimerizaziorik sortu eta biskositatea hain da txikia ezen urarenaren antzekoa den. Laba ultramafiko hauek Proteozoikoa baino zaharragoak dira, Lurraren mantua gehiegi hoztu delako magma oso magnesikoak sortu ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Laba