Pumita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pumita
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Pumita
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak beira
Dentsitatea 0,910 g/cm3
Minimoa 0,25 g/cm3


Pumita arroka igneo piroklastiko besikular bat da. Riolita, trakita edo fonolita eratzen duten magmek sor dezakete. Kolore argia izaten du, zuria, horixka, grisa edo gorrixka. Pumitaren porositatea %90a da. Pumita material piroklastikoa airera jaurtitzen denean sortzen da, gas burbuila ugari izaten dituelako eta azkar solidifikatu. Pumita basaltikoa denean eskoria izena jasotzen du.

Pumita beira bat da, ez baitu kristalik. Krakatoaren eztandaren ostean Ozeano Barean 25 metroko luzera zuten pumitak igerian egon ziren bi urtez eta batzuetan palmondoak eta belarrak jaio ziren. Pumitaren dentsitatea aldakorra da burbuilen artean dagoen materialaren arabera, baina gehienetan uretan flotatzen du. 1979, 1984 eta 2006an Tongan egon ziren ur-azpiko leherketetan pumitazko zati handiak sortu ziren, batzuk 30 kmko zabalera zutenak eta Fiji inguruan igerian egon zirenak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pumita Aldatu lotura Wikidatan