Basalto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basalto
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Basalto
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Piroxenoak
Plagioklasa
Kuartzo
Dentsitatea 3,011 [1] g/cm3


Basaltoa arroka igneo bolkaniko ilun bat da. Kristal tamaina finekoa da hozketa azkarraren ondorioz eta konposaketa mafikokoa du, hau da, magnesio eta burdin eduki asko duena. Batez ere piroxeno eta plagioklasaz osatua dago, eta maila txikiago batean olibinoa. Basaltoak usu bakuolak izan ohi ditu kuartzo, kaltzita eta zeolitaz beterik egon ohi direnak. Basaltoa da lurrazalean topatu dezakegun arroka bolkaniko ugariena.

Eduki-taula

[aldatu] Formazio motak

Laba basaltikoak ur-azpian solidotzen direnean pillow-labaizenez ezagutzen den formazioa ematen da. Euskal Herrian hauek Elgoibar inguruan eta Sopelako hondartzaren Ekialdeko aldean aurkitu ahal dira. Pillow-laba hauek bakuola kontzentrikoak izan ohi dituzte eta forma borobilduak.

Laba basaltikoak fluxu bat eratzen duenean azpiko aldea solidotu eta espazio gutxiago behar duenez zutabe erako egiturak osatzen ditu. Zutabe hauen forma hexagonala izan ohi da. Munduan badira hainbat adibide famatu, adibidez Irlandako Erraldoien Galtzada (Giant's Causaway). Euskal Herrian Fruizen aurkitu daitezke.

[aldatu] Basalto motak

Basaltoa lau mota orokorretan sailkatzen da:

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak