Arte paleokristaua

Wikipedia(e)tik
Arte paleokristau» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artzain Ona askotan irudikatzen zen

Arte paleokristaua lehenengo kristauek egindako artea dugu. Erromatar inperioaren baitan eman zen eta datak argi ez dauden arren III. eta IV. mendeen artean kokatzen da.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasunaren mapa

Erromatar Inperioaren barruan, Ekialde Hurbilean jaio zen Jesus, baita han hil ere. Bere jarraitzaileek erlijio berri bat sortzen dute ordura arte politeista zen inperioan. Jesus jaio zenean, Augusto zen enperadore eta Herodes Palestinako agintaria historialari batzuen arabera. Erlijio berri hau isilean (debekaturik baitzegoen) eta pixkanaka Ekialde Hurbiletik hedatu egingo da mendebalderantz, inperioa kristautuz.

Fenomeno honen iturriak, Ebanjelioak, Bibliako apostoluen kontakizunak, gutunak eta gertakizunak ditugu.

Erlijio berria apostoluek hedatu zuten eta ez zen prozesu erreza izan, beste erlijioekin arazoak izan baitzituzten eta fede berria jipoitua izan zen. Eliza jazarriaren garaiak izan ziren k.o. 64. urtetik, 303. urtera arte. Erromatarrek enperadorea gurtzen zuten bezala, kristauek Jainkoa gurtzen zuten.

II. mendetik aurrera kristauak ugaritu egingo dira eta lehenengo komunitateak sortuko dituzte klandestinitatean. 313. Urtean Tolerantziako Ediktu bat sinatuko du Konstantino I.a Handia enperadoreak eta 395. Urtean Teodosiok Tesalonikako Ediktuaren bitartez kristautasuna inperioko erlijio ofiziala izendatuko du.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arkitektura paleokristau»

Beren kultoa aurrera eramateko eraikinak behar zituzten, otoitz egin, bataiatu,...

Milango Ediktua arte (K.o. 313)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai honetan, kristautasuna debekatuta zegoen, beraz, errituak ezkutuan egiten ziren. Hala ere beren errituak aurrera eramateko eraikinak behar zituzten:

  • Domus Ecclesiae
  • Katakonbak
  • Cella Memoriaeak: Latinez oroitzapeneko gela esan nahi du. Bertan martirien gorpuak hilobiratzen ziren. Gorpu hauek bereziak bilakatzen ziren eta mirariak egiten dituzte, honela erliki bihurtzen zirelarik. Hauek IV. mendean hasi ziren eraikitzen, kristautasunaren ofizialtasuna gertu zegoenean. Eraikinek hirusta forma dute. Eliza onartzen denean, gehiago eraikiko dira eta martyrium deituko dira.
Aquilei-ko basilika.

Milango Ediktuaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasunak ez du ezkutatu beharrik eta jendetza ugari gehitu zaio, honen ondorio, erlijioak dituen beharretarako eraikin ezberdin berriak behar dira. Askatasun erlijiosoa izan arren oraindik ez du ofizialtasuna lortu. Konstantinok sinatu zuen tolerantzia ediktu hau eta bera kristau ez izan arren babes handia eman zion eta gortearekin batera sustatzaile nagusiak izango dira. 395. urtean Tesalonikako ediktoa sinatzean eta kristautasuna ofizial bihurtu zenean, kristau erakin monumentalak sortuko dira. Jendetza handia biltzen zuen erlijio honek tamaina haundiko eraikinak behar zituen bere kultoak aurrera eramateko.

Erromatar garaiko teknika erakitzaileak erabili zituzten, baita paganoen zenbait tenplu berrerabili ere. Tamaina handikoak ziren eta kanpotik xumeak izan arren barrutik luxuzkoak ziren. Mosaiko eta urreztadurak erabili zituzten barneko alde distiratsuak sortzeko.

Momentu honetan hiru gune garrantzitsu egongo dira inperioan; Erroma (San Pedro hor hilobiratua izanik hiriburu izpirituala zen), Konstantinopla (hiriburu politikoa) eta Lurralde Santua. Pelegrinazio jendetsuak hasi ziren batez ere Belen eta Jerusalem-era eta hauei harrera egiteko bi basilika garrantzitsu eraiki ziren, Hilobi Santua eta Jaiokundearen basilika.

Margogintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eukaristia adierazten duten arraia eta ogia
Katakonba batean topatutako agapea
Hiru hebraitarrak labean. Ordo comendationis animae

Eliza jazarria zegoenean hasi zen eta katakonba eta Domus Ecclesiaetan ematen zen, hilobien testuinguru honek gaiak baldintzatuko ditu, oso erlazionaturik egongo baitira heriotzakin. Milango Ediktoaren ondoren margogintza garatu egingo da eta basilika, mausoleo, bataiategi eta martiriumetan aurkituko dugu.

Erabilitako teknika freskoa zen eta margogintza hau arkitekturari egokituta azalduko zaigu. Bere aurrekaria garaiko mundu erromatarrean eginiko margogintza dugu, beraz erromatar tradizioan oinarritzen da eta ez du estilo berririk sortzen, hausturarik egin gabe, baliabideak bereganatu eta beren beharretara egokitu zituzten.

Edukia da garrantzitsua irudietan. Balore erlijiosoa duten idei berriak azaldu nahi dituzte eta honetarako ulergarritasuna da nagusi, kristauek ezagutzen duten kodea erabiliz. Autoritate eklesiastikoak erabakitzen du zer, nola eta non margotu.

Formari ez diote garrantzi handirik ematen eta hau, toskoa, zakarra, xumea izango da. Zirriborro bat balitz bezala. Nahiz eta garaian ematen ari zen margogintza erromatar paganoa nahiko garatua egon formari zegokionez (perspektiba adibidez), lehen margolari kristauei ez zaizkie aurrerapen formal hauek batere interesatzen. Irudiak ez dituzte testuinguruetan kokatzen, ez diote arkitekturari garrantzirik ematen eta hondo neutroetan kokatzen dituzte. Xehetasunik gabeko irudietan lerroa izango da nagusi eta erabilitako koloreak biziak eta kontrastatuak izango dira.‎ Gaiei dagokionez, beren idei berriak zabaltzeko erabili zituzten eta batez ere hiru dira nagusiak:

  • Sinboloak: Kristauen ideiak azaltzeko erabili zituzten. Kontutan hartu behar dugu anikonismoa eman zela. Bigarren mandamenduak Jainkoaren irudikapenik ezin dela egin dio eta IV. mendera arte ez da irudi figuratiborik (ulergarriagoak) egingo. Bi sinbolo nagusi erabiliko dituzte, alde batetik krismoia eta bestetik arraia (honek bataioa zein eukaristia adierazten ditu).
  • Irudi paganoak: Mundu erromatar paganoko irudiak bereganatu eta egokitu zituzten, esanahia aldatuz. Honela paumak, berpizkundearen esanahia hartuko du adibidez. Gehien erabilitako irudien artea Herkules, artzai ona, otoizlaria eta agape edo refrigerium-a ditugu. Herkules azaltzeak bi azalpen izan ditzake; alde batetik Kristo errepresentatzen duela eta bestetik, katakonbetan paganoen hilobiak ere aurkitu dira, beraz beraien gaiak mantentzen zituztela. Agapeak azken afaria adierazteko erabili ziren, zentzu eukaristikoa gehituz.
  • Ordo commendationis animae: Garaian hildako baten inguruan gehien erabiliko den otoitza dugu. Itun zahar zein berriko gaiak aukeratu zituzten. Aukeratutako pasarteetan beti pertsonai bat (edo gehiago) heriotz arriskuan izango da, honek Jainkoari otoitz egingo dio eta Jainkoak salbatu egingo ditu. Betiko bizitzaren leia eta hilezkortasuna adierazten ditu. Beti gai positiboak izango dira. Pasarte batzuk: Daniel lehoien artean, Hiru hebraitarrak labean, Noe eta dilubioa, Abraham eta Isaac, Lazaroren berpiztea eta Jonas besteak beste.

Eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskultura paleokristaua»

Garaiko testuinguruan kokatu behar dugu. Eskultura erromatarrak izugarrizko garapena izan zuen eta paleokristauak hau hartu eta margogintzan bezala, beraien beharretara egokitu zuten. bi tipologia dira nagusi:

  • Mukulu biribileko eskultura
  • Erliebedun eskultura

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arte paleokristaua Aldatu lotura Wikidatan