Hirusta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Hirusta
Lau ostodun Hirusta'
Lau ostodun Hirusta'


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Fabales
Familia: Fabaceae
Azpifamilia:Faboideae
Generoa: Trifolium
Izen binomiala
'Trifolium'
L.

Hirustak (Trifolium) belardietako landare mota bat da. Hirusta batez ere Ipar Hemisferioan hazten, lurralde honetako tenperatura epelek hirusta espezie ugaritasun handienak sortzeko aukera ematen baidute. Halere Hego Amerika eta Afrikan ere zenbait hirusta espezie aurkitu izan diren. Tropikoetako goi-mendietan ere aurkitu ahal izan dira.

Bere ezaugarri nagusia hiru folioloz osaturiko hiru osto izatea da eta bere sustraietan dauden bakteria sinbiotikoei esker eguratsa garbitzeagatik. Bere proteina aberastasunari esker abelgorriei bazka emateko landare erabilietakoena da.

Lau ostodun eredu arraroak aurkitzeak (lau ostodun hirusta) usadio herrikoiaren arabera zorte ona ekartzen omen du.

Eduki-taula

Ezaugarri orokorrak [aldatu]

Hirusta lorea

Belarki landareak dira, orokorrean zurtoin txikikoa da, zenbait errubidera aldikoak, urtekoak edo bi urtekoak izan litezke. Hiru osto dituzte, bakoitzak hiru foliolo bana dituztela, ia beti hortzdunak, batzuetan beren erdigunea marraztua dutelarik. Bere buruan lore ugari izan ohi dituzte, banaka, sailka edota burusketan hazten direlarik. Fruituak baina txikiak izan ohi dira eta bere kalizearen barnean izaten ditu. Zenbait espezie bazkagai edo ganadujateko erabili ohi dira. Landare meliferak dira.

Hirustak larre eta zelai heze edo umeletan hazten dira, urez ongi hornituak, udaberritik negu aldera.

Mitologia [aldatu]

Hirusta Irlandako ikur nazional ohikoa da ("Shamrock"). San Patriziok irlandar jentil edo paganoei Trinitate Santua irudikatzeko erabili omen zuen, hau hirustarekin erlazionatuta dago baina baita Oxalis landare espeziarekin ere, azken hauek hirufoliodunak dira hirustak bezala.

Batzuetan hirustak ohikoak diren hiru folioloak baino lau foliolo izan ohi ditu. Hau, beste kondairetako arrarotasunak bezala, zorte onaren seinaletzat hartzen da. Nahiz eta arraroa izan, bost eta sei foliolodun hirustak badaude.

Hirusta espezie ezberdinak [aldatu]

Ikus gainera [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hirusta