Arturo Prat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arturo Prat

Bizitza
JaiotzaNinhue1848ko apirilaren 3a
Herrialdea Txile
HeriotzaIquique1879ko maiatzaren 21a (31 urte)
Hobiratze lekuaMonument to the Heroes of Iquique (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Carmela Carvajal (en) Itzuli  (1873ko maiatzaren 5a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
Escuela Naval Arturo Prat (en) Itzuli
Instituto Nacional General José Miguel Carrera (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduaontzi-kapitain
Parte hartutako gatazkakHispano-hegoamerikar Gerra
Papudoko gudua
Abtaoko gudua
Ozeano Bareko Gerra
Iquiqueko gudua

Find a Grave: 181790325 Edit the value on Wikidata

Agustín Arturo Prat Chacón (1848ko apirilaren 3a, Ninhue inguruan, Txile - 1879ko maiatzaren 21a, Iquique, Peru) txiletar abokatu eta marinel ofizial bat izan zen. Eraila izan zen Huáscar Peruko monitor gerraontzi blindatua abordatu eta gutxi ostean, bere agindupeko itsasontzia, Esmeralda, odartu ondoren, Iquiqueko itsas batailan.

Bere ibilbidean, Pratek itsas gudua ugaritan hartu zuen parte, Papudoko (Valparaíso iparraldeko kostaldeko hiria) (1865) guduan eta Abtaoko guduan (1866), Abtaoko uhartean, Chiloé uhartearen parean. Bere heriotzaren ostean, bere izena txiletar indarren oihartzun bilakatu zen, eta Arturo Prat heroi nazionala izatera iritsi zen.

Prat-en izena Txileko plazetan, kaleetan, eraikinetan eta beste egitura batzuetan oroitzen da. Bere izena Txileko lau gerraontzi handienetakoa izatera iritsi zen, 1950eko hamarkadako Brooklyn klaseko gurutze-ontzi estatu batuetar bat barne hartuta, County klaseko destruktore britaniarra 1983tik 2006ra bitartean, eta berriki, Jacob van Heemskerck klaseko fragata holandarra 2006an Txileri Capitan Prat izenaz emana. Txileko Antartikako ikerketa instalazioetako bat, Arturo Prat geltokia eta Txileko Itsas Akademia, Escuela Naval Arturo Prat izenekoak dira. Bere erretratua 10.000 peso txiletarko biletean agertzen da. Horrez gain, Arturo Prat Unibertsitatea sortu zen 1984an, Iquiqueko campus nagusia izan zen, non heroiak egin zituen ekintzak.