Chiloeko uharte handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chiloéren kokapena Txilen.

Chiloéko uharte handia (gaztelaniaz: Isla Grande de Chiloé), batzuetan Chiloéko uhartea (gaztelaniaz: Isla de Chiloé), Txileko kostaldean dagoen uhartea da, Ozeano Barean. Uhartea Txileko hegoaldean kokatzen da, Los Lagos eskualdean, eta Chiloé uhartediaren uharte nagusia da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chiloéko uharte handia

Chiloé uharte handia (8.394 km²), Txileko bigarren uharterik handiena da, Suaren Lurraldeko uharte handiaren ondoren.

Uharteak Chacao itsasartea iparraldean; Ancudeko golkoa eta Corcovadoko golkoa ekialdean; Ozeano Barea mendebaldean eta Chonos uhartedia hegoaldean ditu. Uharteak 190 km luzera eta 55-65 km zabalera ditu.

Hiriburua Castro uhartearen ekialdean kokatzen da; Ancud herria iparraldean du eta ekialdean badaude beste herrixka batzuk ere, adibidez Quellón, Dalcahue edo Chonchi.

Patata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituen eta ADN ikerketeen arabera, munduan hedatuena den patata barietatea (Solanum tuberosum tuberosum) bertokoa da. [1] [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chiloéko lehendabiziko biztanle ezagunak chonos nomadak ziren. Gero huillitxeek (maputxe familiakoak) kontinentetik etorri eta uhartea okupatu zuten.

1567an espainiarrek uhartearen jabetza aldarrikatu zuten eta kokalekuak sortu zituzten (Castro 1567an, Ancud 1768an), Martin Ruiz de Gamboa bizkaitarraren agindupean.

1784 Chiloé uhartea Peruko azpierregeordetzaren dependentzia bihurtu zen.

Kontinentea ez bezala, Chiloé ez zen Patria Vieja (Aberri Zaharra)ren zati bat. 1817ko abenduan espainiar loialistek Txileko armadaren erasoa gelditu zuten. Txiletarrek ez zuten lortu loialisteen erresistentzia apurtu 1826ko urtarrilaren 15era arte (eta Espainiak ez zuen aintzat hartu 1844 arte).

Espainiako azken gobernadore militarrak honako hauek ziren:

Charles Darwinek Chiloé bisitatu zuen 1834 eta1835 udetan.

Txile eta Argentina Patagonia kolonizatu zutenean, txiloetar asko hara joan ziren lan egitera.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko hamar udalerrien biztanleria, 2002ko erroldaren arabera, 154.775koa zen. Chiloéko biztanle Chiloétar (gaztelaniaz Chilotes) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chiloeko uharte handia Aldatu lotura Wikidatan

42°36′S 73°57′W / 42.600°S 73.950°W / -42.600; -73.950