Arundhati Roy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Suzanna Arundhati Roy (1961eko azaroaren 24a - ) idazle, pentsalari eta ekintzaile indiarra da.

Meghalayako (Indiako Ipar ekialdea) estatuan jaio bazen ere gaztaroa Keralako (Indiako hego mendebaldea) estatuan eman zuen. Aita Hindu erlijiokoa zuen eta ama aldiz, Siriako Ortodoxo Kristaua. Aniztasun honen lekuko bere eleberri bakarra dugu: "The God of Small Things", kritikak nahiz irakurlegoak txalotutako nobela bikainean. "The God of Small Things" 1997 Bokeer Prize saria eskuratu zuen eta Roy nazioartean ezagutzera eman zuen. Arundhatiren bizitza ez da nola nahikoa izan. 16 urterekin etxea utzi eta New Delhi hirira jo zuen. Han etxola batean bizi eta hamaika lanetan aritu zen. Boheme urteak izan ziren Arundhatirentzat. Arkitektura ikasketak egin zituen New Delhin eta lehen aldiz esposatu zen ikasten zuen bitartean. 1984an bere bigarren senarra izanen zen Pradeep Kishen zinemagilea ezagutu zuen eta zinema munduan hasi zen lanean. Herritar xume bezala ikus dezakegu "Massey Sahib" filman eta "In Which Annie Gives it Those Ones" eta "electrical moon" filmetan gidoilari lanetan aritu zen.

Ekintzalari eta pentsalaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako Estatua aunitz aldatu da urte guttiren buruan. Garapen teknologikoa, mundializazioak eta militarismoa Indiako gizarteak eta kultura erroturik dituen baloreekin talka egin dute. Arundhatiren jarduera ekintzaileak horretan datza: kritika zorrotza egiten dio aldaketa horien nondik norakoei, batik bat Indiako populuarengan den zama eta sufrimendua salatuz. Tar basamortuan, Rajasthanen, Indiako gobernuak eginiko froga nuklearrak Arundhatiren kontrako jarrera irmoa jaso zuten, eta bakezaletasun berriaren inspirazio iturri izan den "The End of Imagination" saiakera sortu zuen horren karira. Indian eginiko obra hidrauliko erraldoiak bere jo puntuan izan dira: urtegiak baztertutako pertsonak eta ekologiari sortutako kalteak jaso dute Idazlearen arreta. Indiako gizartean bazterturik bizi diren "Ukiezinen" eta "Adhivasien" (Tribuetako jendea) egoera, biziki salatu ditu Arundhatik.

Roy-ren jarduera Indiako egoeratik haratago ere joan dira: Estatu Batuen gobernuak daraman politikaren kontra gogor jardun da eta jarduten da. Esate baterako, 2005. urtean Iraken inguruko Tribunalean aritu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The God of Small Things 1996

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Cost of Living ("The Greater Common Good" eta "The End of Imagination"saiakerak1999
  • The Algebra of Infinite Justice. Flamingo.
  • Power Politics. 2002
  • War Talk. 2003
  • An Ordinary Person's Guide To Empire, Consortium Book Sales and Dist 2004
  • Public Power in the Age of Empire. Seven Stories Press. 2004
  • The Checkbook and the Cruise Missile: Conversations with Arundhati Roy. 2004
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arundhati Roy Aldatu lotura Wikidatan