Ashanti etnia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashantien pisua.

Ashanti —edo asanteAfrikako ekialdean bizi den etnia da. Ghana errepublikan, Ashanti eskualdean, bizi dira, bai eta Boli Kostan ere. Nekazari herria da, teknologia aski aurreratua duena. 1701–1896. urteen bitartean Ashanti Inperioa eratu zuten. Famatua da ashantien artea, Ashagiko meatzetan lortzen zuten urrearen pisua neurtzeko egiten zituzten letoizko tresnak batez ere. XVIII. mendearen ingurukoak dira aurkitu diren pisuak, irudi ederrez hornituak. Urrea eta zura ere lantzen zituzten, baina material horiekin egindako lanak ez dira hain garrantzitsuak. Zazpi milioi lagun inguru dira gaur egun. Twi hizkuntzan mintzo dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashanti etnia Aldatu lotura Wikidatan