Askalafo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Askalafo bi pertsonaia ezberdinen izena da:

Askalafo, Akeronteren semea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehena, Akeronte ozeanida eta Hadeseko ibaiaren semea zen. Bere amaren izena aldatu egiten da egilearen arabera. Honela, Ovidiok, Orfne izeneko lamia ktonikoaren seme egiten du, Apolodorok Gorgirarena eta Serviok, Estigia ozeanidearena.

Hades behe munduko jainkoak, Persefone bahitu zuenean, Zeusek bere amarekin egoteko askatasuna emateko agindu zion, Demeterrek, bere alaba berreskuratu ezean, lurra antzu utziko zuela promes egin baitzuen. Hadesek, baiezkoa eman zion, baina baldintza batekin: Persefonek, honek Hadesean eman zuen denboran, ez zuen ezer jan behar izan, hilen janaria probatzen zuenak, ezin baitzuen bizira itzuli. Persefone, bere amaren ondora itzultzeko prestatzen ari zen, Askalafok, Persefone mingrana zati bat jaten ikusi zuela adierazi zuenean, eta, beraz, Persefone bere senarraren ondoan geratu behar izan zen. Azkenean, Demeterren kexu eta mehatxuen ondoren, Zeusek, Persefonek urtearen heren bat (negua) Hadesean pasa beharko zuela adierazi zuen. Beste egile batzuen arabera, urtearen erdia zen Hadesean pasa behar zuena, eta bere amarekin gainontzeko guztia (udaberria eta uda, greziarrek hiru urtaro bakarrik zenbatzen baitzituzten).

Esan zuenarentzako zigor bezala Demeterrek, Askalafo harri handi baten azpian sartu zuen. Askalafok, bertatik, Herakles Hadeserako bisita egitera joan zenean bakarrik irten ahal izan zuen. Baina, orduan, Demeterrek, belarri laburreko hontz batean bihurtu zuen, ordutik, iluntasunean zaintzen aritzen den animalia. Ovidioren arabera, Persefone bera izan zen Askalafo hontz batean bihurtu zuena, Flegetonte ibaiko urarekin zipriztinduz.

Elezahar honek, beranduagoko Askalaboren aldaera bat dirudi, Demeterrek musker bihurtu zuena, berataz trufatzeagatik. Nahasketa, grezieraz, hontza eta muskerra adierazten dituzten hitzen antzekotasunagatik etorriko litzateke.

Askalafo, Aresen semea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askalafo izeneko bigarren pertsonaia, Ares jainkoa eta Astioke (edo Liko eta Pernisena, Higinioren arabera) semea zen, argonauten espedizioan parte hartu zuena. Helenaren ezkongaietako bat izan zen, eta, gainontzekoek bezala, aukeratzen zuen senarrari laguntzera zin egin zuen, honek hala beharko balu. Honegatik, Parisek Helena bahitu zuenean, Askalafok, hogeitamar ontzirekin, Orkomenoen armada gidatu zuen Troiaren aurkako gerran. Deifoboren esku hil izanak, Aresen amorrua sorrarazi zuen, haserre bizian, gerran modu aktiboagoan parte hartzea saiatu zena.

Beste tradizio batek, Askalafo, Troiako Gerratik bizirik irten zela dio, eta Samareara bidaiatu zuela, non bere aitak lurperatu zuen.