Musker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Muskerrak (lehen Lacertilia deituak) saurioen ordenako animaliak dira, buru luzea, aho handia, lau hanka eta buztan luzea duena. Munduko narrastien ia erdiak muskerrak dira. 3500 bat espezie daude; gehienak klima epelean bizi dira. Hankak eta buztana luzeak izaten dituzte. Larrialdietan askok ihes egin dezakete buztana bertan utzirik, izan ere, hau berriz haziko da.

Musker gehienak lurrean bizi dira eta intsektuez elikatzen dira. Hala ere, haietako batzuk igokari trebeak dira, esaterako, kameleoiak eta dragoitxoak (gekoak). Arrautza txikien bitartez ugaltzen dira, baina zenbait espezie kume biziez erditzen dira.

Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Berde" eta Sabin Aranak asmatu zuen "orlegi" hitzak baino lehen, kolore honek ez zuen izen berezirik euskaraz. Bere ordez, "musker" esaten zuen eta gabezia honen seinale bat ikus dezakegu herriko kanta honekin:

Txuringoa, txuri
Gorringoa, gorri
Muskerra, musker
Eta gauerdia, beltz-beltz

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parafiletiko bat osatzen dute.