Akeronte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Akeronte edo Akeron Greziako iparmendebaldeko Epiron eskualdean dagoen ibaia da. Akeronte "zorigaitzaren ibaia" bezala itzul daiteke eta, uste zenez, behe munduko Akeronte ibaiaren adar bat zen, nondik, greziar mitologian, Karontek, Hadeseraino eramaten zituen hil berrien arimak. Kontatzen denez, bere uretan, Karonteren ontzia izan ezik, guztia hondoratzen zen. Karontek, hildakoen arimak Hadesera eramatea onartzen zuen, hildakoei, Karonteri ordaintzeko, ahoan jartzen zitzaion txanpon edo oboloaren truke.

Acherousia deituriko aintzira, eta oraindik Akeron deitzen den ibaia, Nekromanteionaren hurbileko hondakinekin, Pargatik gertu dago, kontinentean, Korfuren parean.

Akeronteren beste adar bat Acherusian lurmuturrean agertzen zela uste zen, gaur egun, Eregli deitzen dena, Turkian. Argonautak izan ziren ikusi zutenak, Rodaseko Apolonioren arabera.

Italian bizitzen jarritako greziarrek, Akeronte itsasoratzen zen aintzira, Averno izeneko aintzirarekin identifikatzen zuten.

Platonek, bere Fedon izeneko lanean, Akeronte, munduko bigarren ibairik handiena bezala identifikatzen zuen, aurretik, ozeanoa bakarrik zuela. Akeronte ibaia kontrako norantzan zihoala, Ozeanotik hasita eta lurrazpitik, basamortuen azpitik zihoala esaten zuen.

Behe munduko Akeronte ibaian, Flegetonte eta Kozito ibaiak itsasoratzen ziren, azken hau, Estigia aintziraren deribaziotzat jotzen zena.

Hitza, batzuetan, Hades beraren metafora bezala erabiltzen da

Ibaiaren jainkoak, Ozeano eta Tetisen semea, Askalaforen aita izan zen, Orfne edo Gorgirarekin, behe munduko bi lamia. Danteren Jainkotiar Komediako Infernuan, Akeron ibaia infernuaren ertza da, Aurre Infernua.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akeronte Aldatu lotura Wikidatan