Assumpta Montella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assumpta Montella
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAssumpta Montellà i Carlos
JaiotzaMataró, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea eta saiakeragilea

Facebook: assumpta.carlos Twitter: assumpmontella Edit the value on Wikidata

Assumpta Montellà Carlos (Mataró, Bartzelona, Katalunia, 1958) bartzelonar historialaria eta idazlea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mataróren jaio zen 1958an, eta Historia ikasi zuen. Bere lan gehiena katalanez egin du. Bere lehen liburua, La Maternidad de Elna/ Elnako amaetxea (2005), Katalunian gehien saltzen den liburuetako bat da. Hori dela eta, gaztelaniara eta txinerara itzuli da, eta antzerki-egokitzapena, telebistarako egokitzapena eta zinemarako egokitzapena egin dira. 2007an argitaratutako hurrengo liburua, El séptimo camión/ Zazpigarren kamioia izenbukoan, Espainiako Gerra Zibilaren azken egunetan urrez betetako kamioi bat desagertu zela kontatzen du. Salmenta arrakastatsua bihurtu zen, eta horren proba da lau edizio berrinprimatu zirela zortzi hilabetean eta lana frantsesera itzuli zela. 2012. urtean El silencio de los telares/ Ohialen isiltasuna argitaratu zuen. Industria Iraultzan, Kataluniako ehun-kolonietako emakume eta nesken eta haien bizitzaren gertaerak biltzen ditu. 2014. urtean 115 días en el Ebro/ Ebron 115 egun aurkeztu zuen. Ebroko Batailaren eguneroko bizitza deskribatzen du, Espainiako Gerra Zibileko gatazkarik gogorrenean parte hartu zuten soldaduen testigantzetatik abiatuta.[1]

Polemikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, Montellà plagioaz akusatua izan zen, Contrabandistes de la libertad liburuarekin.[2] Ondoren, 2015. urtean, Assumpcio Estivillek ere leporatu zizkion Montellàri bere lanetako batzuk, eta beste autore batzuenak behar ez bezala erabiltzea, Lletraferides lanean. Estivillek legezko ekintzak iragarri ondoren, Ara Llibres argitaletxeak Kataluniako liburuzainei buruzko lana merkatutik kendu zuen.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Maternidad de Elna (La Maternitat d'Elna (Ara Llibres, 2005)[4]
  • El séptimo camión. El tesoro perdido de la república (El setè camió. El tresor perdut de la República) (Ara Llibres, 2007)[5]
  • Contrabandistas de la libertad (Contrabandistes de la lliberta)t (Ara Llibres, 2009)
  • Arte y guerra. Destrucción, espolio y slvaguarda del patrimonio durante la guerra civil: el ejemplo de Mataró (Art i guerra. Destrucció, espoli i salvaguarda del patrimoni durant la guerra civil: l'exemple de Mataró) (Institut Municipal d'Acció Cultural, 2010)
  • Elisabeth Eidenberg. Más allá de la Maternidad de Elna (Elisabeth Eidenbenz. Més enllà de la Maternitat d'Elna) (Ara Llibres, 2011)
  • Pa, crosta i molla. La guerra civil vista por las mujeres de les Garrigues (Pagès argitaletxea, 2011)
  • El silencio de los telares (El silenci dels telers). Ser mujer en las colonias textiles catalanas (Ara Llibres, 2012)[6]
  • 115 días en el Ebro. El sacrificio de la quinta del biberón (115 dies a l'Ebre. El sacrifici d'una lleva) (Ara Llibres, 2014)
  • Lletraferides. La història de les nostres bibliotecàries (Ara Llibres, 2015).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]