Athletic Club (emakumezkoen taldea)
| Ezizena(k) | "Lehoiemeak" | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 2002 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Futbol zelaia | Lezamako instalazioak (Edukiera: 2.500) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Superliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2011-12 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | www.athletic-club.net | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Athletic Club Bilboko emakumezko futbol taldea da. 2002an sortua, betidanik jokatu du Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligan, lau titulu lortuz.
Eduki-taula |
Sorrera[aldatu]
1970 eta 1980ko hamarkadatan Bizkaiko emakumezkoen futbola taldeak sortzen hasi zen.
2000. urtean, Leioa EFT sortu zen Sondika KE taldean egondako jokalariekin. Leioa EFT mailak igoz joan zen Superligara iritsi arte. 2002an Athletic Clubeko presidentea zen Javier Uriak ituna sinatu zuen orduko Leioa EFT Athletic Clubeko emakumezko taldea izateko.
Historia[aldatu]
Taldeak 2001-2002 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002-2003 denboraldian Athletic Superligako talde euskaldun bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan ere titulua lortu zuten, 2004-2005 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean.
2005-2006 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluak lortu zituen entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten zuzendaritzarekiko desadostasunak zirela eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006-2007 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "Lehoi emeek".
Hurrengo denboraldietan, Athletic Levante UD eta Rayo Vallecanoren menpean egon da. 2010-11 Ligaren bukaeran hirugarrena sailkatu zen.
Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Emakumezkoen Futbol Erreginaren Kopa ere jokatu du, baina lorpen aipagarri barik.
Harrobia bultzatzeko B taldea ere sortu du, Euskal Ligan ari dena.
2008/09 denboraldiko jokalariak[aldatu]
| Zenbakia | Izena | Nazionalitatea | |||
| Atezainak | |||||
| 1 | Ainhoa Tirapu | ||||
| 13 | Andere Legina | ||||
| 22 | Iragarne Piñero | ||||
| Atzelariak | |||||
| 3 | Vanessa Rodríguez | ||||
| 5 | Marta Moreno | ||||
| 8 | Aitziber Juaristi | ||||
| 18 | Zuriñe Gil | ||||
| 23 | Eider Hidalgo | ||||
| 26 | Garazi Unibaso | ||||
| Erdilariak | |||||
| 4 | Itsaso Nabaskues | ||||
| 10 | Iraia Iturregi | ||||
| 11 | Arrate Orueta | ||||
| 15 | Joana Flaviano | ||||
| 16 | Amaia Olabarrieta | ||||
| 25 | Amaia Lanbarri | ||||
| 28 | Paula Mateo | ||||
| 29 | Sandra García | ||||
| Aurrelariak | |||||
| 7 | Nekane Díez | ||||
| 9 | Irune Murua | ||||
| 14 | Elaia Gangoiti | ||||
| 17 | Elixabet Ibarra | ||||
| 19 | Erika Vázquez | ||||
| 20 | Eba Ferreira | ||||
| 24 | Nerea Pérez | ||||
Datuak[aldatu]
- Denboraldiak Superligan: 10 (guztiak)
- Superligako emaitzarik onena (etxean): Athletic 11 - Pozuelo 0 (2008/2009)
- Superligako emaitzarik onena (kanpoan): Colegio Alemán 2 - Athletic 8 (2008/2009)
- Superligako emaitzarik txarrena: Athletic 1 - Espanyol 4 (2005/2006)
- Ligako posturik onena: 1.a
- Ligako posturik txarrena: 5.a
Palmaresa[aldatu]
- Superliga (4): 2002-03, 2003-04, 2004-05 eta 2006-07.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
| Athletic Club | ||
|---|---|---|
|
Kideak: Futbolariak • Entrenatzaileak • Presidenteak |
||