Bizcaya (futbol taldea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1902an Kopako txapelduna izen zen Bizcaya futbol taldea.

Bizcaya Bilboko futbol taldea zen, Athletic Clubek beste taldearekin sortutakoa 1902an eta 1907an Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartzeko.

Biek parte-hartze oroigarria izan zuten:

1902ko Bizcaya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko hasierako Bilbon klub nagusi bi zeuden: 1900an sortutako Bilbao FC eta 1898an sortutako Athletic Club. Biek elkarrekiko harreman onak zituen eta lagun arteko partidak jokatzen zituen 1901 eta 1902 artean.

Atzerritar talde batekin jokatzeko, Athletic eta Bilbao FCek jokalarien selekzioa egin zuten eta Bizcaya izena jarri zioten. Honek 1902ko martxoaren 9an, Akitanian, Bordeleko Burdigala 2-0 irabazi zuen. Bueltan, martxoaren 31n Bilbon berriro 7-0 irabazi zuen.

Maiatzean Madrilen Copa de la Coronacion izeneko txapelketa antolatu zuten, Alfontso XIII.aren adin nagusitasuna eta koroatzea ospatzeko. Burdigalaren aurka jokatutako partiden emaitza ikusita, selekzioaren ideia errepikatu zuten Madrilera joateko.

Bizcayak FC Barcelona, Bartzelonako Español, Madrilgo New-Football eta Madrid FCen aurka aritu zuen. Español 5-1 al , New-Football 8-1 eta Bartzelona 2-1 irabazi ondoren, txapelketa irabazi zuen. 1902ko maiatzaren 15ean finala jokatu zuten jokalariak L. Arana, Kareaga, Larrañaga, L. Silva, Goiri, Arana, Cazeaux, Astorkia, Dyer, R. Silva eta Evans ziren. Astorkia eta Cazeaux golegileak ziren.

Copa de la Coronación txapelketak lortutako arrakasta zela eta, hurrengo urtean Espainiako Futbol Errege Kopa antolatzea erabaki zen. Nahiz eta batzuk lehendabiziko ediziotzat izan, Espainiako Federakuntzak ez du aintzat hartu. Bizcaya sariaren jabea zen.

1903ko hasieran, bai Bilbao FCek bai Athletic Clubek arazo ekonomikoak zituzten. Martxoaren 29an bien arteko batzarra egin eta klubak batzea adostu zen, izena Athletic Club de Bilbao izango zen.

1907ko Bizcaya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907an, Errege Kopan parte hartzeko, Athletic Clubek 1902an erabilitako eremua berreskuratu eta Unión Vizcaino taldearekin selekzioa egin zuen. Izena ere berreskuratu zuten eta zein eta Bizcaya izan zen.

Txapelketaren sistema ligatxoa zen, lehenengo biek finala jokatuz. Bizcayak Madrid FC (3-2), Salamanca TFB (5-0) eta Recreativo de Huelva (4-0) irabazi eta Vigo FCren aurka 2-1 galdu zuen. Finala Madrid FCren aurka jokatu eta Bizcayak 1-0 galdu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]