Aubrey Beardsley
Wikipedia(e)tik
Aubrey Vincent Beardsley (Brighton, 1872 - Menton, 1898) marrazkilari ingelesa izan zen. Hasieran Rafaelen aurrekoen eragina izan bazuen ere, gero Dürer eta Botticelli hartu zituen eredu. Gaztea zela ospe handia eskuratu zuen giro dekadenteetan. Liburu zenbait irudiztatu zuen: Maloryren Arturoren heriotza (1892), Oscar Wilderen Salome (1894), Poeren Ipuinak etab. Art Nouveau delakoari eskainitako Yellow Book aldizkariaren zuzendaria izan zen. Marrazki erotikoak egin zituen (Lysistrata) eta Venusen Historia eta Tannhäuser idatzi zituen. Eragin handia izan zuen XX. mende hasierako marrazkigileengan. Gazterik hil zen tuberkulosiak jota.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.