AuronPlay
AuronPlay | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Raúl Álvarez Genes |
Jaiotza | Badalona, 1988ko azaroaren 5a (35 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Andorra |
Lehen hizkuntza | katalana gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | youtuberra, idazlea, streamerra, Twitch streamer (en) eta Minecraft YouTuber (en) |
Izengoitia(k) | AuronPlay eta Auron |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Raul Álvarez Genes (Badalona, Katalunia, 1988ko azaroak 5) AuronPlay edo Auron izenez ezagunagoa, YouTube eta Twitch plataformetan gazteleraz edukia egiten duen pertsonaia publiko ospetsua da.
Nahiz eta duela 2 urtetik YouTubeko kanal nagusia utzita duen, ia 30 milioi harpidedun ditu, eta bere bigarren kanalean 13 milioi. Gaur egun, bere plataforma nagusia Twitch da, eta bertan munduko 2.a da jarraitzaileei dagokienean.
Irudi publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Auronplayek, batez ere bere umore beltz eta zorrotzagatik, kritika asko jaso izan ditu bere ibilbidean zehar.
Polemikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Polemikak pizten ditu, bere kritika umiliagarriengatik; baina berak hainbat elkarrizketa formaletan esan duenez, txantxa besterik ez dira.
Bere esaldi edo hitz famatuenen artean daude:
- ¡Calvo! (Burusoila!)
- ¡Abduzcan! (Alien batek harrapa nazan!)
- ¡Te voy a pegar en el pecho!: ez da mehatxu bat, bera eta bere jarraitzaile ororen arteko txantxa da.
- Hay varias («Badaude batzuk»). "Egoland" serietik aterata dago.