Andorra

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Europako herrialdeari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Andorra (argipena)

Andorrako Printzerria


Principat d'Andorra

Andorrako bandera Andorrako armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: Virtus Unita Fortior
( Bertute Batua Indartsuagoa da )
Ereserkia: El Gran Carlemany, Mon Pare
Andorraren kokapena
Hiriburua Andorra la Vella
42°30′N 1°31′E
Hiri handiena Andorra la Vella
Hizkuntza ofiziala(k) Katalana
Gobernua
Frantziar Printzekidea
Elizako Printzekidea
Kontseilu burua
Printzerri parlamentarioa
Nicolas Sarkozy
Joan Enric Vives Sicília
Albert Pintat
Independentzia
-
1278
Eremua
 - Guztira
 - ur %

467,76 km² (178.)
arbuiagarria
Biztanleria
 - Estimaketa ([[2006]])
 - Errolda (2004)
 - Dentsitatea

71.201 (182.)
69.150
152 biztanle/km² (49)
Dirua Euroa1 (€) (EUR)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC +1)
Bai (UTC  +2)
Interneteko domeinua .ad
Telefono aurrezenbakia +376
Herritarra andorratar
1 1999 baino lehen Pezeta eta Libera


Andorra edo Andorrako Printzerria (katalanez Principat d'Andorra) ekialdeko Pirinioetan kokatutako herrialde txikia da: ia 468 km² ditu hain zuzen, Gipuzkoaren laurdena gutxi gorabehera.

Hiriburua Andorra la Vella (Andorra Zaharra) da.

Historian zehar lurralde isolatua eta behartsua izan zen, baina Bigarren Mundu Gerratik aurrera ospea lortu zuen eta ekonomia asko hazi zen, gehienbat turismoaren eta paradisu fiskal izatearen ondorioz.

Andorrak ez du ez Indar Armaturik ezta ejerziturik ere. Hori dela eta, bertako defentsa Espainia eta Frantziako indar armatuen esku dago.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Gobernua

Andorra printzerri parlamentarioa da. Bertako konstituzioa 1993ko martxoaren 14an onartu zen.

Estatu buru bi ditu (koprintzeak): Frantziako Errepublikako estatuburua (Frantziako erregearen ordez) eta La Seu d'Urgelleko gotzaina. Hala ere, benetako boterea andorrarek aukeratutako Kontseilu Orokorrak dauka (28 kide, lau urtetarako aukeratuak). Kontseiluak botere legegilea dauka, eta bertatik atera ohi da gobernua, botere betearazlea duena.

Justiziako Kontseilu Gorena botere judizialaren gorengo organoa da. Els Comuns deituriko erakundeek garrantzia dute, udaletxe erako instituzioak dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Andorraren banaketa administratiboa

Andorra 7 parrokiatan dago banatuta:

  1. Canillo (Soldeu)
  2. Encamp
  3. Ordino (El Serrat)
  4. La Massana
  5. Andorra la Vella
  6. Sant Julià de Lòria
  7. Escaldes-Engordany

[aldatu] Inguru naturala eta geografia

Ia 468 km² ditu, eta 81.000 biztanle. Hiriburua Andorra la Vella da, 20.000 biztanlerekin.

Herrialde oso menditsua da, 2.500 metro baino gehiago dituzten 65 tontor ditu eta. Comapedrosa da mendirik garaiena; 2.942 metro neurtzen ditu.

Ur errekurtso garrantzitsuak ditu, lau ibai nagusi (Iparraldeko Valira, Ekialdeko Valira, Valira Handia eta Madriu) eta baita ur termikoak ere (Escaldes-Engordany parrokian).

Mendiko klima dauka: negu oso gogorrak, elurte askorekin, eta uda epelak baina laburrak. Prezipitazio kopurua altua eta erregularra da urte osoan zehar.

[aldatu] Ekonomia

Turismoan oinarritutako ekonomia da nagusiki, BPGaren %80 hartzen baitu. Urtean 9 milioi turista jasotzen ditu, nahiz eta azken urteetan inguruko herrialdeen garapen turistikoak bere erakargarritasuna zertxobait moteldu duen.

Nekazaritzak lur gutxi ditu, lur guztien %2a baino ez, eta nagusiki tabakoa ekoizteko erabiltzen da. Artzaintza, ordea, garrantzitsua da.

Banku eta finantza kontuetan ere garrantzia dauka Andorrak. Europako Batasuneko kide ez den arren, itun bereziak sinatu ditu merkataritza askea bultzatzeko, eta mundu mailan bere produktuak saltzeko Batasuneko beste herrialdeek dituzten erraztasun berberak ditu. Andorrak ez du inoiz txanpon propiorik izan, beti Espainiako peseta eta Frantziako liberekin aritu izan da.

2002an euroa hartu zuen txanpontzat.

[aldatu] Demografia

Biztanle guztien %36,65ak baino ez du andorratar naziotasuna. Gainerakoak espainiarrak, katalanak, portugaldarrak edo frantsesak dira nagusiki.

Kataluniera hizkuntza nazionala den arren, gaztelania eta frantsesa ere asko erabiltzen dira.

Biztanle gehienak, erlijioz, katolikoak dira.

[aldatu] Jaiak

Andorrako berezko jaiak bi dira; martxoaren 14a (konstituzioa onartu zen eguna) eta irailaren 8a (Meritxeleko Ama Birjinaren eguna, Andorrako zaindari erlijiosoa).

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak