Badalona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Badalona

 Katalunia
Badalona
Badalonako Ranbla.
Badalonako bandera

Badalonako armarria

Izen ofiziala Badalona
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Katalunia
Flag of Barcelona province(official).svg Bartzelona
Barcelonès
Alkatea Maite Arqué (PSC)
Koordenatuak

41°26′0″N 2°14′0″E / 41.43333°N 2.23333°E / 41.43333; 2.23333Koordenatuak: 41°26′0″N 2°14′0″E / 41.43333°N 2.23333°E / 41.43333; 2.23333

Localització de Badalona respecte del Barcelonès.svg

Badalona non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Badalona
Eremua 21,20 km2
Distantzia 10 km Bartzelonara
Postakodea 0891X
Biztanleria 220.977 bizt (2012)
Dentsitatea 10.423,44 bizt/km²
Sorrera K. a. III. mendea
www.badalona.cat http://www.badalona.cat www.badalona.cat

Badalona Kataluniako udalerria da, Barcelonès eskualdean eta Bartzelonako probintzian kokatua.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 220.888 biztanle zituen. 21.17 km2-ko azalera du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Sant Fost de Campsentelles (Vallès Oriental), ipar-ekialdean Tiana eta Montgat (el Maresme), hego-mendebaldean Sant Adrià de Besòs (Barcelonès), mendebaldean Santa Coloma de Gramenet (Barcelonès) eta Montcada i Reixac (Vallès Occidental) eta hego-ekialdean Mediterraneo itsasoa mugakide ditu.

Kostaldeko hiria da, eta 4.8 km-ko hondartza dauka.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Badalona)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura (ºC) 9 10 11 14 17 21 24 24 21 17 13 10 15
Pilatutako prezipitazioa (mm) 38 37 46 48 44 38 25 44 75 86 52 39 571
Iturria: Weatherbase[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolitoko herrixka baten aztarnak topatu dituzte, bai eta arrasto iberikoak ere, baina Badalonaren sorrera K. a. 100. urte inguruan ezarrita dago, "Baetulo" herri erromatarrarena, hain zuzen ere.

Erdi Aroan hiria garatu egin zen, gaur egungo Dalt de la Vila auzoa zehazki, erdigunea zena eta Baetulorekin bat egiten zuena. 1492tik aurrera bultzada ekonomiko eta demografikoa jaso zuen nekazaritzari (mahastiak eta lekaleak, nagusiki) eta arrantzari esker.

XIX. mendean ekin zioten industrializazioari, trena iritsi zen, lantegiak eraiki zituzten eta immigrazioaren eskutik igoera demografikoa gertatu zen. XX. mendearen hasieran loraldi kulturala sortu zen, baina hurrengo hamakadetako diktadurek eten egin zuten.

Azkenik, 1980ko hamarkadatik aurrera, eta bereziki 1992ko Udako Olinpiar Jokoak zirela eta, hiriak aldaketa nabarmena izan eta gaur egungo itxura hartu zuen.

Barrutiak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badalona 35 auzok eta 8 barrutik osatzen dute:

  1. 1. barrutia: Canyadó, Casagemes, Centre, Coll i Pujol, Dalt de la Vila, Manresà.
  2. 2. barrutia: Nova Lloreda, Sant Crist de Can Cabanyes, Sistrells.
  3. 3. barrutia: Bonavista, Bufalà, Canyet, les Guixeres, Mas Ram, Montigalà oriental, Morera, Pomar, Pomar de Dalt.
  4. 4. barrutia: la Salut.
  5. 5. barrutia: Sant Antoni de Llefià, Sant Joan de Llefià, Sant Mori de Llefià.
  6. 6. barrutia: el Remei, la Mora, Sant Roc, Artigues.
  7. 7. barrutia: Can Claris, Congrés, Gorg, Progrés, el Raval.
  8. 8. barrutia: la Pau, Lloreda, Montigalà occidental, Puigfred.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Joventut de Badalona hiriko saskibaloi talde nagusia da, Kataluniako eta Espainiako ligaren inoizko hoberenen artean dagoena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
19.254 20.985 29.092 42.230 48.520 60.133 92.985 163.374 229.780 218.725 205.836 220.888

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badalonako Udala (2011)[2]
Alderdia Botoen %a Zinegotziak
Partido Popular  %33,42 11
Partit dels Socialistes de Catalunya  %27,06 9
Convergència i Unió  %12,54 4
Iniciativa per Catalunya Verds - Esquerra Unida i Alternativa  %8,93 3

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Badalona Aldatu lotura Wikidatan