Aurretiazko borondateen agiri
Aurretiazko borondateen agiria edo bizi-testamentua pertsona batek ze nolako osasun laguntza hartu nahi duen bere borondatea aditzera emateko gauza ez den unean adierazteko idatzi dezakeen dokumentua da.
Aurretiazko borondateak edo jarraibideak azalduz, aldez aurretik erabaki daiteke zernolako osasun tratamendu eta zainketak hartu nahi diren borondatea adierazteko ahalmena galtzen denean.
Aurretiazko borondateen agiriak balio izateko, honako bi modu hauetan egin daiteke:
- Hiru lekuko adindunen aurrean. Kasu honetan, horietatik bik, gutxienez, ezin izanen dute interesatuarekin bigarren mailarainoko ahaide-loturarik ez eta ondare-harremanik izan.
- Notario aurrean.
Eduki-taula |
[aldatu] Araudia
Espainian, azaroaren 14ko 41/2002 Legeak gaixoaren autonomia arautzen du, baita informazio eta dokumentazio klinikoaren gaian dituen eskubide eta betebeharrak ere.
Nafarroan, maiatzaren 6ko 11/2002 Foru Legeak arautzen du. Aurretiazko borondateen erregistroa ekainaren 16ko 140/2003 Foru Dekretuak arautzen du.
[aldatu] Eredua
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Elkarteak
- (Gaztelaniaz) Asociación Derecho a Morir Dignamente - Espainia
- (Gaztelaniaz) Asociación Venezolana Derecho a Morir con Dignidad - Venezuela
- (Ingelesez) World Federation of Right To Die Societies
- (Gaztelaniaz) Declaración de Voluntad Anticipada - Proyecto Chronos-
- Nafarroako Gobernua - Aurretiazko borondateen agiria Aurretiazko borondateen erregistroa
- (Gaztelaniaz) Kataluniako Generalitatea - Informazioa, ereduak eta araudia
- Valentziako Generalitatea - Guía de les voluntats anticipades
- (Gaztelaniaz) Andaluziako Junta - Informazioa
- (Gaztelaniaz) Gaztela eta Leongo Junta - Instrucciones Previas: Araudia eta ereduak
- (Gaztelaniaz) Gaztela-Mantxako Junta - Información y legislación Declaración de Voluntades Anticipadas
- (Gaztelaniaz) Extremadurako Junta - Información y legislación Declaración de Voluntades Anticipadas