Australiako geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Australia satelite bidezko irudi batean

Australiako geografia oso aldakorra da, bere tamaina erraldoia dela eta. Desertuetatik klima tropikalera eta inguru hotzetaraino du.

Geografia fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australiak 7.686.850 km2ko azalera du eta Indo-australiar plakaren gainean kokatzen den kontinente bat da. Timor eta Arafura itsasoak bereizten dute Asiatik.

Lurraldearen heren bat Kaprikornioko Tropikoren iparraldean dago eta ekialdean dagoen mendilerroak haizea eteten du. Hori dela eta lurraren %70a idorra da, ia-ia inor bizi ez delarik. Lurraren %20a basamortua da.

Punturik altuena Kosciuszko mendia da, Mendikate Banatzaile Handian, eta 2.228 metro ditu. Hala ere Mawson Peak mendia, Heard eta McDonald uharteetan altuagoa da, 2.745 metrorekin.

Kostaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australiak 25.760 km.ko kostaldea du eta 8.148.250 km²ko itsasoa eskatzen du. Itsasoko lurralde hauek ez dute Australiar Lurralde Antartikoa barnean hartzen.

Australiako kostaldean Koral Hesi Handia dago, munduko koralezko uharririk handiena. Ipar-mendebaldeko kostaldean dago eta 2.000 kilometro neurtzen ditu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populazio gehiena kostaldean bizi da, batez ere ekialdeko kostaldean, non klima hobea dagoen. Iparraldean klima tropikal hezea dago eta Tasmaniako hegoaldean klima hotza. Hala ere arraroa da elurra egitea.

El Niño efektuak eragin handia du kliman.


Geografia
Australia
Artikulu hau Australiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.