Klima ozeaniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Klima ozeanikoa

Klima ozeanikoa Europa eta Amerika mendebaldeko eta Australia ekialdeko kostaldeetan tarteko latitudeetan dagoen klima mota da, ozeanoaren eragina nabaria den lekuetan.

Köppenen sailkapenaren arabera (Cfb), klima honen ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

  • C: Klima epela. Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18 Â°C eta 0 Â°C artekoa da eta hilabete beroenekoa 10 Â°C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehigo dira. Klima honetan baso mesotermikoak aurkitzen dira.
  • f: Prezipitazioak erregularrak urte guztian zehar, beraz, ez dago aro lehorrik.
  • b: Uda leunak, hau da, hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22 Â°C baino baxuagoa da. Gainera, Hilabeteko batez besteko tenperaturak 10 Â°C baino altuagoak dira gutxienez 4 hilabetez.

Euskal Herrian [aldatu]

Klima ozeanikoa Euskal Herrian.

Euskal Herriaren iparraldean (Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa iparraldea, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan) klima ozeanikoa da nagusi. Hauek dira Euskal Herriko klima ozeanikoaren ezaugarriak:

  • Tenperatura: Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren ikuspuntutik bere leuntasuna da. Hilabete hotzenean batez besteko tenperatura 4 eta 9 Â°C artekoa izaten da, hilabete beroenekoa aldiz 18 eta 21 Â°C artekoa. Honela, urteko batez besteko tenperatura 11 eta 14 Â°C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa altitudea eta itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da. Izotzari dagokionez, 0 Â°C neurtzen diren egunak ez dira asko izaten kostaldean, urtean 10 egun baino gutxiago. Barnealdeko haranetan eta batez ere Sakanan eta toki hozpelenetan 50 egun baino gehiago ere izaten dituzte (esaterako Altsasuk 52 egun).
  • Prezipitazioa: Parametro honen ezaugarri nagusia bere erregulartasuna da. Urtaro guztietan ematen dira prezipitazioak eta ondorioz ez dago aro lehorrik. Klima ozeanikoa duten Euskal Herriko lurraldeetan 1000mm prezipitazio baino gehiago ematen dira urtean. Toki batzuetan askogatik gainditzen dira 1000mm horiek, esaterako Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan. Zonalde hau da Euskal Herriko ingurune hezeena eta Artikutzan esaterako urtean batez beste 2500mm prezipitazio batzen dira.
  • Berezitasun Klimatikoa: Enbata: Bizkaiko Golkoko kostaldean gertatzen den bat-bateko itsasoko haize-bolada hotz eta gogorrari deitzen zaio. Haize mota hau bereziki udaberri eta udazken bitartean sortzen da.

Euskal Herrian klima mota hau kantauriar isurialde osoan ematen da, baita Nafarroako Sakanan ere. Adibidez, Altsasun eta Biarritzen:

Altsasuko (522m) taula klimatikoa
1921-2004 Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza. Abe. Urtea
Batez-besteko tenperatura maximoa (°C) 7.9 9.6 12.6 14.5 18.4 22.2 24.9 25.3 22.2 17.1 11.6 8.4 16.2
Batez-besteko tenperatura (°C) 4.6 5.6 7.9 9.6 13.0 16.4 18.7 19.0 16.4 12.5 7.8 5.2 11.4
Batez-besteko tenperatura minimoa(°C) 1.2 1.6 3.3 4.7 7.5 10.6 12.5 12.8 10.6 7.9 3.9 2.1 6.6
Prezipitazio kopurua (mm) 151.0 126.0 123.8 125.9 108.9 68.7 42.7 45.2 78.0 126.9 154.4 165.5 1317.0
Biarritzeko (69m) taula klimatikoa
1961-1990 Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza. Abe. Urtea
Batez-besteko tenperatura maximoa (°C) 11,6 12,6 13,8 15,3 18,3 20,9 23,5 23,7 22,9 19,7 14,7 12,0 17,4
Batez-besteko tenperatura (°C) 8,1 9,0 10,0 11,7 14,6 17,3 19,8 19,9 18,6 15,6 11,0 8,5 13,7
Batez-besteko tenperatura minimoa(°C) 4,5 5,3 6,1 8,2 10,9 13,7 16,0 16,1 14,3 11,5 7,3 5,1 9,9
Prezipitazio kopurua (mm) 143,2 122,7 121,7 132,9 121,0 90,9 65,1 102,3 124,6 135,7 174,2 148,7 1 482,9

Ikus, gainera [aldatu]