Tasmaniako itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tasmaniako itsasoko mapa

Tasmaniako itsasoa[1] Ozeano Barearen hego-mendebaldean dago, mendebaldean dituen Australia eta Tasmania uharteen eta ekialdean duen Zeelanda Berriko Ipar eta Hego uharteen artean.

Itsaso honek bere izena Tasmania uharteagandik jasotzen du, Zeelanda Berria bezala XVII. mendean Abel Tasman esploratzaile herbeheretarrak aurkitu zuena. Beranduago, James Cook britainiar esploratzaileak zabalki esploratu zuen Tasmaniako itsasoa 1770eko hamarkadan zehar, aurkikuntzazko bere lehen bidaiaren zati bezala. Alejandro Malaspinaren espedizioak ere itsaso hau zeharkatu zuen 1793an, Doubtful Founden (Zeelanda Berriko Hego Uhartean) eta Sydneyn (Australia) lehorreratuz.

Nazioarteko Hidrografia Erakundearen arabera, konbentzionali, Tasmaniako itsasoa eta Koral itsasoaren arteko muga Australiako Queensland eta Hegoaldeko Gales Berria estatuen arteko mugaren jarraipenean kokatzen da.

Zenbait uharte talde dago Tasmaniako itsasoan, Australia eta Zeelanda Berriko kostaldeetatik urrun.

IHOk jarritako mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoen mugei dagokienez nazioarteko autoritate nagusia den Nazioarteko Hidrografia Erakundeak (International Hydrographic Organization, IHO ingelesez) Tasmaniako itsasoa itsasotzat hartzen du. Mundu osoan erreferentziazkoa den bere "Limits of oceans and seas" (Ozeano eta itsasoen mugak, 1953ko 3. edizioa) argitalpenean, 63 identifikazio zenbakia ematen dio, eta honela definitzen du:

« Mendebaldean: Lerro bat Gabo uhartetik (Howe lurmuturretik gertu, 37º 30' Hego latitudean) East Sister uhartearen ipar-ekialdeko muturreraino (148º eki longitudean) eta hortik meridianoan zehar Flinders uharteraino, uharte honetatik haratago ekialderantz doan lerro bat Vansittart bankuetatik Barren uharteraino, eta Barren lurmuturretik Eddystone puntaraino (41º hego latitudean) Tasmanian, eta hortik ekialdeko kostaldea Ekialdeko Lurmuturraren hegoalderaino jarraituz, Tasmaniako hego-ekialdeko muturra.

Iparraldean: 30º Hego latitudeko paraleloa Australiako kostaldetik ekialdera Elizabeth eta South East Rock koraletako (31º 47' H eta 159º 18' E) ekialdeko muturrak lotzen dituen lerroraino, eta gero hegoalderantz lerro honetan zehar South East Rockeraino. Ipar-ekialdean: South East Rocketik Hiru Erregeen Uharteko ipar muturreraino (34º 10' H eta 172º 10' E) eta handik Zeelanda Berriko Ipar Lurmuturrera. Ekialdean: Cook itsasartean Palliser lurmuturreko lur faltaren hego muturra eta Campbell lurmuturreko itsasargia lotzen dituen lerro bat. Foveaux itsasartean (46º 45' H) Waipapa puntako itsasargia (168º 33' E) Stewart uharteko (47º 02' S) East Headekin lotzen duen lerro bat. Hego-ekialdean: Stewart uharteko hego-mendebaldeko lurmuturretik, Snaresen zehar (48º S, 166º 30' E) Auckland uharteko ipar-mendebaldeko lurmuturrera (50º 30' S, 166º 10' E) doan lerro bat, uharte honetan zehar bere hegoaldeko muturreraino. Hegoaldean: Auckland uharteko hegoaldeko muturra (50º 55' S, 166º E) Tasmaniako hego muturra den South East lurmuturrarekin lotzen duen lerro bat.

 »

—Limits of oceans and seas, 38. orrialdea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tasmaniako itsasoa Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 40°S 160°E / 40°S 160°E / -40; 160